82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

DONOSTIAKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 484/2014 judizio arrunta

María Jesús Stampa Castillo andrea, Donostiako Lan arloko 4. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Francisco Javier Aizpurua Garcíak, Francisco Javier Aramburu Labacak, Xabier Bodegas Velez de Guevarak, Manuel Calderero Rodríguezek, Manuel José Curto Hernándezek, Jesús María Jauregui Zubeldiak eta Félix Jiménez Martínek eskaturik, diru kopuru bat dela-eta, Aretalan 2008 SLren, Distralum Sistemas SLren, Ederra Sistemas SLren, Juan Luis Larrauri Olaechearen, José Luis Maiz Cornideren, Suministros Industriales Alarpe SLren eta María Begoña Urrutia Eizaguirreren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den lan arloko 484/2014 auto arruntetan, honako hau eman da:

79/2015 epaia.

Donostian, 2015eko martxoaren 2an.

Ricardo Bandres Ermua jaunak, Donostiako Lan arloko 4. Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi eta entzun ditu diru kopuru baten erreklamazioari buruz epaitegi honetan bideratu diren 484/14-4 autoak; alde batetik, Manuel José Curto Hernández, Francisco Javier Aranburu Labaka, Félix Jiménez Martín, Francisco Javier Aizpurua García, Xabier Bodegas Vélez de Gebara, Jesús María Jauregi Zubeldia eta Manuel Calderero Rodríguez jaunak aritu dira, Juan José López Aranjuelo lan-harremanetako gradudun jaunak ordezkatzen zituela, eta, bestetik, Juan Luis Larrauri Olaetxea jauna, Hugo Arozena Ejido legelari jaunak ordezkatzen duela, eta José Luis Maiz Cornide jauna, Carlos Zaldua Azurmendi legelari jaunak ordezkatzen duela, eta ez dira agertu, legez zitaturik egon arren, Suministros Industriales Alarpe SL, Aretalan 2008 SL, Distralum Sistemas SL eta Ederra Sistemas SL enpresak, María Begoña Urrutia Eizagirre andrea eta Soldatak Bermatzeko Funtsa. Horiek ez agerturik ere, judizioa egin zen, nahikoa elementu izanik.

Epaitza: baiesten dut José Luis Maiz Cornide jaunaren legitimazio pasibo ezaren salbuespena, eta, gaiaren muinari helduz, demanda baiesten dut, Suministros Industriales Alarpe SL enpresa kondenatzen dut auzi-jartzaileei honako zenbateko hauek ordaintzera: Manuel José Curto Hernández jaunari 4.858,04 euro, Francisco Javier Aranburu Labaka jaunari 4.799,80 euro, Félix Jiménez Martín jaunari 4.916,28 euro, Francisco Javier Aizpurua García jaunari 4.367,78 euro, Xabier Bodegas Vélez de Gebara jaunari 4.421,43 euro, Jesús María Jauregi Zubeldia jaunari 4.786,63 euro eta Manuel Calderero Rodríguez jaunari 5.179,50 euro, gehi %10eko berandutza-interesak, eta Aretalan 2008 SL, Distralum Sistemas SL eta Ederra Sistemas SL enpresak eta Juan Luis Larrauri Olaetxea jauna, María Begoña Urrutia Eizagirre andrea eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen ditut.

Ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua. Ebazpen hau jakinarazi ondoko bost eguneko epean iragarri behar da errekurtsoa, epaitegi honetan.

Errekurtsoa jarri nahi badu, enpresaburuak, doako justiziaren onuradun izan ezean, kondenaren xede den diru kopurua “Banesto” banku erakundean irekitako gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu izanaren gordekina aurkeztu beharko du. Kontuaren gakoa 1.854 da. Horretaz gain 300 euro sartu beharko ditu kontu horretan, eta beste gordekin bereiz baten bidez frogatuko du, eta diru sarrera hori frogatzeko gordekinean, espediente zenbakiaren aurrean, “65” digituak jarriko ditu (prozedura identifikatzeko kodea).

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aretalan 2008 SLri, Distralum Sistemas SLri eta Ederra Sistemas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Donostian, 2015eko martxoaren 12an.–Idazkari judiziala, María Jesús Stampa Castillo.

Iragarkiaren kodea: J1504837