4. PROZEDURA JUDIZIALAK
LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 792/2014
Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: kaleratzeak / kargu-uzte orokorrak direla-eta 792/2014 prozedura bideratu da, José Manuel Salvatierra Lavín jaunak eskaturik, kaleratzea dela eta, Butano Rioja SLUren, Salvatierrra Oliver SLren, Fiskaltzaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka. Hartan, ebazpen hau eman da:
“Erabaki dut: alderdi demandatzailea bere demandan atzera egintzat jotzen da, eta, horrenbestez, jarduketa hauek largestea erabaki da, eta autoak artxibatzea.
Jaso bedi jatorrizkoa Dekretuen Liburuan, eta egin bedi horren ziurtapena jatorrizko prozeduran.
Jakinaraz bekie alderdiei, ohartarazita ezen, LJLaren 53.2 artikuluaren agindua aplikatuz, organo judizialean agertzen den lehendabiziko aldian edo hari bidaltzen zaion lehendabiziko idazkian, alderdiek edo interesdunek, eta, hala balegokio, horretarako izendatutako profesionalek helbide bat eta datu guztiak zehaztuko dituztela, jakinarazpen egintzak egiteko. Horretarako emandako helbideak eta datuek erabateko ondorioak izanen dituzte, eta haietan eraginik gabe egindako jakinarazpenak baliozkoak izanen dira, bestelako daturik ematen ez diren bitartean; haiek eguneratzea alderdien eta haien ordezkarien karga prozesala izanen da. Halaber, telefono zenbakia, faxa, helbide elektronikoa edo antzekoren bat aldatzen denean, jakinarazi beharko da, baldin eta epaitegiarekin komunikatzeko erabiltzen bada.
Aurkaratzeko bidea: zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, jakinarazi ondoko hiru egun balioduneko epean, idazki baten bidez, non errekurtsogilearen ustez egin den arau-haustea azalduko baita (LJLaren 188.2. artikulua). Errekurtsoa jarri ahal izateko, Gizarte Segurantzaren araubide publikoko langile edo onuradun izan ezean, 25 euroko gordailua egin behar da Banestoko bulego nagusian, 4191/0000/ kontuan, kontzeptu gisa “errekurtsoa” jarriz, eta jarraian “31 lan arloa-berrikuspena” kodea. Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia egiten bada, aipatu kontu zenbakiaren ondoren, hutsune batez bereizita, “errekurtsoa” idatzi behar da, eta jarraian “31 Lan arloa-Berrikuspena” kodea. Kontu berean ordainketa bat baino gehiago egiten bada, kontzeptu bakoitzeko diru-sarrera zehaztu beharko da, baita mota bereko edo bestelako beste errekurtso batzuetarako ordainketak direnean ere, errekurritzen den ebazpenaren data jarriz oharretarako eremuan, ee/hh/uuuu formatuan. Ordainketa horretatik salbuetsita daude Fiskaltza, Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde autonomoak.”
Eta Salvatierra Oliver SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.
Logroñon, 2015eko martxoaren 23an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.
Iragarkiaren kodea: J1504835