4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Lan arloko 326/2014 prozedura
Lan arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko egintza administratiboen inpugnazioa (prestazio egintzak salbu), 326/2014 prozesua.
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: lan arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko egintza administratiboen inpugnazioari (prestazio egintzak salbu) buruzko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 326/2014 prozesuan ezespen-dekretua eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Cherifi Epouse Amari Ouridari, Fatna Chiguer Khadija AyadIi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1504945