82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 621/2014 prozesu monitorioa

Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: prozesu monitorioagatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000621/2014 prozesuan betearazpen-auto orokorra eta dekretua eman dira 2015eko urtarrilaren 29an eta kaudimengabezia-dekretua 2015eko martxoaren 18an, eta interesdunek haien kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Alanser Servicios de Conserjería SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berrikusteko eta berraztertzeko jar daitekeela hiru eguneko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 18n.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1504871