4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. Enkanterako deialdia
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: Natalia García Esquírozek eskaturik Grúas Navalo SLren aurka bideratu den 5/2014 betearazpen-prozeduran, erabaki da honako ondasun hau besterentzea enkante bidez:
Higiezina: hiri finka, erdisotoa den lokala, 3.660. zenbakiduna (inskripzioaren datuak: 852. liburukia, 38. orria, 55. liburua, 4. inskripzioa), Iruñeko Concepción Benítez kaleko 1-3. Industria erabilerak ditu, eta 114.000,00 euroan (ehun eta hamalau mila euro) baloratua dago behin betiko.
–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 114.000,00 euro (ehun eta hamalau mila euro).
–Enkantearen tokia, eguna eta ordua: 2015eko maiatzaren 6ko 13:00etan, organo honen 104. judizio aretoan (lehen solairua).
–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:
Enkantea baldintza hauei jarraikiz eginen da:
Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, printzipala, interesak eta kostuak ordainduz.
Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Santander bankuan duen Gordailu eta Kontsignazioen ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan (kontzeptua 3159 0000 64 00005/14) enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652.1. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira errematea onetsi ondoren.
Hirugarrena.–Idatzizko posturak iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte aurkezten ahalko dira, gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira, eta haietako posturak besteekin batera aditzera emanen dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.
Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du dirurik jarri beharko.
Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.
Seigarrena.–Errematearen prezioa 40 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita (PZLaren 670.1 artikulua).
Zazpigarrena.–Epaitegi honetako idazkaritzan dagoen erregistro-ziurtagirian ageri dira enkantean jarritako ondasunaren jabariaren titulartasuna eta haren zama eta kargen egoera. Agiri hori idazkaritzan azter daiteke, eta onartu beharra dago, ez baitago beste bat eskatzeko eskubiderik (PZLaren 670.1 artikulua).
Betearazleen kreditua baino lehenagoko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute. Ulertzen da lizitatzaileak haiek onartzen dituela, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzen da. Errematearen prezioa ez da haiek azkentzeko erabiliko, errematea haren alde esleitzen bada (PZLaren 668.3 artikulua).
Zortzigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaini ahal izanen da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %70 izan behar da gutxienez ere (PZLaren 670.1 artikulua).
Hala izan ezean, PZLaren 670.4 artikuluan ezarritako tramiteak beteko dira.
Bederatzigarrena.–Enkantearen ekitaldian posturagilerik ez badago, hartzekodunak ondasuna eslei dakion eskatzen ahalko du hogei eguneko epean. Zordunaren ohiko etxebizitza ez bada, ondasuna enkantera ateratzeko balioaren %50en truke esleitzea eska dezake, edo kontzeptu guztien ordainean zor zaion diruaren truke. Zordunaren ohiko etxebizitza bada, ondasuna enkantera ateratzeko balioaren %70en truke esleituko da, edo, kontzeptu guztiengatik zor zaion zenbatekoa ehuneko hori baino txikiagoa bada, %60en truke. Betiere, 654.2 artikuluan (PZLaren 671.1. artikulua) jasotako ordainketen egozpen araua aplikatuko da.
Hartzekodunak ez badu ahalmen hori hogei eguneko epean erabiltzen, idazkari judizialak enbargoa kendu eginen du, betearazpenpeko alderdiak hala eskatuz gero. (PZLaren 671.2. artikulua).
Hamargarrena.–Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearen ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.
Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1 artikulua).
Hamaikagarrena.–Enkantea Justizia Ministerioaren menpeko enkante judizial eta elektronikoen atarian iragarri da; han, datuak zehatzago kontsultatzen ahal dira (PZLaren 668. artikulua).
Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.
Eta jasota gera dadin, honako hau egin dut.
Iruñean, 2015eko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1504821