82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 2343/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz: Julián Castelo García jauna kondenatzen dut, lesio-falta baten egile eta erantzule kriminala den aldetik, hilabeteko isuna ordaintzera, eguneko 8 euroko kuota hain zuzen, eta, horretaz gain, 160 euroko kalte-ordaina ematera salatzaileari, kalte-galerengatik –zenbateko horrek PZLaren 576. artikuluaren araberako legezko interesak sorraraziko ditu–, eta prozesuko kostuak ere ordaintzera.

Saioa Leuza Cortes absolbitu egiten dut leporatzen zitzaion faltatik.

Eta Ariel García Elizondori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 26an.–Idazkari judiziala, Nuria González García.

Iragarkiaren kodea: J1504822