82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 106/2014 prozedura arrunta

235/2014 epaia. Iruñean, 2014ko abenduaren 12an.

Beatriz García Noáin andreak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 106/2014 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Ramón José Remírez Larrañetak sustatu du Luis Seijo Lópezen (auzi-ihesean deklaratua) eta Roncesvalles García Remírezen aurka, betebeharrak direla eta. Auzi-jartzaileak Uxua Arbizu Rezusta prokuradore andrea izan du ordezkari eta Ángel Ibáñez Olcoz legelari jauna laguntzaile, eta Roncesvalles García Remírezek Miguel Leache Resano prokuradore jauna izan du ordezkari, eta Juan José Muñoz Goicoechea legelari jauna defendatzaile.

Epaitza:

Baiesten dut Uxua Arbizu Rezusta epaitegietako prokuradore andreak Ramón José Remírez Larrañeta ordezkatuz jarritako demanda, Luis Seijo Lópezen aurka (auzi-ihesean deklaratua), eta, hortaz, demandatu hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari hamabost mila berrehun eta laurogeita hamar euro (15.290 euro) ordaintzera, gehi egoki diren interesak, eta alderdi demandatua kondenatzen dut berariaz prozesuko kostuak ordaintzera, eta ezesten da aipatutako prokuradoreak, Ramón José Remírez Larrañeta ordezkatuz, Roncesvalles García Remírez andrearen aurka (Miguel Leache Resano prokuradore jaunak ordezkatua) jarritako demanda, eta, horrenbestez, demandatua absolbitzen dut demandako idazkian haren aurka dauden eskakizun guztietatik, eta demandatzailea kondenatzen dut kostuak ordaintzera.

Jakinaraz bekie ebazpen hau agertutako alderdiei, eta ohartaraz bekie honen aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dutela, epaitegi honi zuzendua, eta organo judizial honetan idatziz aurkeztu beharko dutela, jakinarazi eta biharamunetik hasita hogei eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta Luis Seijo López jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Úcar.

Iragarkiaren kodea: J1504942