82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 1150/2013 falta-judizioa

Josune Ardanaz Domench andrea, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Fede eta lekukotza ematen dut: 1150/2013 falta-judizioan, erabaki da ediktuen bidez argitaratzea prozedura horretan emandako epaia. Hona hemen, hitzez hitz, haren idazpurua eta epaitza:

9/2015 epaia. Agoitzen, 2015eko otsailaren 5ean.

Ana José Añón Montón andreak, Agoizko eta bere barrutiko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile ordezkoak, maula-falta bat dela-eta bideratu diren 1150/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditu. Fiskaltzak parte hartu du, akzio publikoa ordezkatuz. María Carmen Villanueva Arbeloa, José María Villanueva Rodrigo eta Enrique Espinal Dufur jaun-andreak aritu dira alderdi salatzaile gisa, eta Jonathan González Villa, Mario Leandro García Palacio eta Vicente José Remis Nuñez jauna, berriz, alderdi salatu gisa.

Epaitza: José Javier Alzueta Nieto, Jonathan González Villa, Mario Leandro García Palacio eta Vicente José Remis Nuñez jaunak absolbitzen ditut jarduketa hauek eragin dituzten egitateetatik. Prozesuko kostuak ofizioz ordainduko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai honen kontra apelazio-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua. Horretarako idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost eguneko epean, epai hau jakinarazten denetik hasita.

Beraz, epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta jasota gera dadin eta Jonathan González Villari eta Vicente José Remis Nuñezi jakinarazpena egiteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut.

Agoitzen, 2015eko martxoaren 25ean.–Idazkari judiziala, Iosune Ardanaz Domench.

Iragarkiaren kodea: J1504794