2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostua
aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien
zerrenda hautaproben bidez osatzeko
Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2015eko apirilaren 1ean; hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
1.–Deialdia egin da, Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren.
Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda hori erabili baino lehen, apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera prestatu diren edo etorkizunean prestatzen ahal diren langile finkoen zerrendak erabiliko dira.
Dena dela, kontuan hartuko da norbait ote dagoen hautaprobak gainditu eta lanposturik gabe funtzionamenduko laguntzaile lanpostuan lan-kontratudun finko edo funtzionario izateko egin den edo egitekoa den azken deialdi publikoan; izan ere, egindako azken deialdi publikoa gainditu eta lanposturik gabe gelditu direnek lehentasuna izanen dute aldi baterako lanpostuak betetzeko.
2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.
Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiako herritarra izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio.
Espainiarren eta Europar Batasuneko beste estatu bateko edo aipatu nazioarteko itunek ukitutako estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete; betiere, zuzenbidez bereizita ez badaude. Orobat, haien ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.
b) Hamasei urte beteak izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.
c) Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo hirugarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo baliokidea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
d) Bete behar dituen eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea.
e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez izatea.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako bete beharko dira aurreko baldintzak, eta hautapen prozedurak diraueino eta kontratazioak iraun bitartean beharko dira bete.
3.–Eskabideak.
3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.
Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.
Parte hartzeko eskabidearekin batera izangaiek Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia aurkeztu beharko dute, bai eta titulazioarena eta bigarren oinarrian eskatzen diren gainerako baldintzena ere.
3.2. Minusbaliotasuna duten izangaiek, parte hartzeko eskabidearekin batera, minusbaliatuak direla frogatzeko agiria ere aurkeztu beharko dute, organo eskudunak emana. Halaber, ariketak egiteko denbora eta baliabide aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte, horren beharrik izanez gero, eskabidean bertan. Aparteko orri batean, zein ezintasun duten eta zein egokitzapen eskatzen duten adierazi beharko dute.
4.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5.–Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Udaletxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.
Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.
6.–Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.
7.–Epaimahaia.
7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:
Mahaiburua: Ana Hueso Pérez, Iruñeko Udaleko artxibozaina.
Mahaikidea: Félix Segura Urra. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren zuzendaria.
Mahaikidea: Asunción Domeño Martínez de Morentin. Nafarroako Unibertsitateko Historia, Artearen Historia eta Geografia Departamentuko alboko irakaslea. Argazkilaritzaren Historiako espezialista.
Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.
Mahaikide idazkaria: Juan Sáez Leclercq, Giza Baliabideen arloko idazkari teknikoa.
7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritza Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.
Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.
Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.
7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.
Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.
7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.
7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.
8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.
8.1. Izangaiak hautatzeko bi proba eginen dira, bakoitzak 50 puntu izanen ditu eta baztertu eginen dira proba bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.
8.1.1. Lehenbiziko proba. Argazki bildumen eta funtsen artxibo tratamenduari buruzko proposamen tekniko bat aurkeztu beharko da, eta horren helburua izanen da kudeaketa eredu bat eskaintzea, argazki ondarearen ekoizpenean, kudeaketan eta erabileran esku hartzen duten agenteentzat. Gehienez ere 40 orri izanen ditu (Times New Roman, 11 puntu), eta espresuki zenbakituta egonen dira. Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna. Proposamen hori gutun-azal itxian aurkeztu beharko da, bigarren proba egiteko egunean.
8.1.2. Bigarren proban, epaimahaiak proposaturiko kasu teoriko-praktiko batzuk idatziz garatu beharko dira, eta gai hauen ingurukoak izanen dira: prozesu fotografikoak eta material fotografikoen morfologiak identifikatzearen inguruko edozein alderdi; material horiek antolatu, sailkatu, deskribatu, ebaluatu, zaindu, kontsultatu, kopiatu, erabili eta ustiatzeko sistemak, artxiboen arloko metodologiaren araberakoak. Ariketak 4 ordu iraunen du, gehienez ere.
8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela agertuko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.
8.3. Hautaprobetan, minusbaliotasuna izanik halaxe eskatzen dutenek denbora eta baliabide aldetik zilegi diren egokitzapenak izanen dituzte, eskabidean azaltzen dutenaren arabera.
9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.
9.1. Probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak argitara emanen du Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta web orrian proba gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako guztirako puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari igorriko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, hark onespena eman diezaion.
Puntu berdinketa izanez gero, izangai zaharrenak izanen du lehentasuna.
9.2. Gainditu duten izangaiei Iruñeko Udalean gertatzen diren premien arabera eginen zaie dei, deialdi honetako oinarrietan ezarritakoari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituz.
9.3. Dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. atalean ezarritakoa, Nafarroako Foru Komunitatean desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera.
9.4. Kontratudunak Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko dira; beraz, haien kontu izanen dira dagokien kuota eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena, bidezko diren kopuruetan.
10.–Errekurtsoak.
Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.
Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2015eko apirilaren 1ean.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.
I. ERANSKINA
IZENA |
NAN/NORTASUN AGIRIA | JAIOTEGUNA (Urtea, hilabetea, eguna) | NAZIONALITATEA |
EGUNGO HELBIDEA (kalea, zenbakia, eskailera, solairua) |
HERRIA | POSTA KODEA | SAKELAKO TELEFONOA | TELEFONO FINKOA |
AZALTZEN DUT:
Ez dudala karguan aritzea galarazten didan eritasunik edo akats fisikorik nahiz psikikorik.
Ez dudala indarra duten xedapenetan ezarritako ezintasunetarik batere.
Ez naizela diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren zerbitzutik baztertua izan eta ez nagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.
Deialdian eskatzen den titulazioaren jabe naizela.
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.
Desgaitasuna dudala eta, beraz, azaltzen den egokitzapena eskatzen dudala, adierazten diren arrazoiengatik. (Beste orri batean azaldu behar dira eskatzen diren egokitzapenak eta haietarako arrazoiak).
Minusbaliotasuna dudala frogatzen duen agiria aurkezten dudala, erakunde eskudun batek emana.
ESKATZEN DUT:
Onartua izatea Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdian, ............ zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: ..................................................
Iruñean, 20....(e)ko .............aren ............(e)an
(Sinadura)
Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen zaizu inprimaki honetan ematen diren datu pertsonalak hautapen prozeduran Udalak dituen eskumenak erabiltzeko baizik ez direla erabiliko eta Iruñeko Udalaren datu basea osatzen duten fitxategiei batuko zaizkiela. Fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak Iruñeko Udalari zuzendurik erabiltzen ahalko dituzu, Erregistro Orokorrera joz (Kale Nagusia, 2, 31001-Iruña).
Iragarkiaren kodea: L1505407