82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, aritzeko izangaien
zerrenda hautaproben bidez osatzeko

Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak deialdia onetsi zuen 2015eko apirilaren 1ean; hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1.–Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren 24.2 artikulua garatzen duen apirilaren 14ko 96/1997 Foru Dekretuak ezarritako irizpideei jarraikiz, deialdia iragartzen da, Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, aritzeko izangaien zerrenda hautaproben bidez osatzeko, Iruñeko Udalean sortzen diren beharrei aldi baterako erantzutearren.

2.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile finkoa izatea, C, D edo E maila edo taldekoa.

b) Beren lanpostuan gutxienez hiru urteko zerbitzualdia benetan egina izatea.

c) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

d) Unibertsitateko diplomadunaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo hirugarren mailako Lanbide Heziketako titulua izatea, edo baliokidea, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Baldintza guztiak bete beharko dira eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako, eta dei egiten zaienean eta prestakuntzak diraueino.

3.–Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Iruñeko Udalaren edozein erregistrotan aurkeztu ahalko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 20ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren bitartekoetako bat erabiliz.

Eskabideak bete beharko dira I. eranskineko ereduaren arabera, zeina eskuratzen ahalko baita Iruñeko Udaleko Laguntza Bulegoan, Kale Nagusiko 2an, edo Internet bidezko www.pamplona.es gunean, edo, bestela, aldizkari ofizialetik bertatik hartuta, argitaratzen denean.

Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi behar dute baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Parte hartzeko eskabidearekin batera, bigarren oinarrian eskatutako titulazioaren fotokopia aurkeztu beharko dute izangaiek.

4.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hogei egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5.–Behin-behineko zerrendak.

Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Iruñeko Udaleko Giza Baliabideen zuzendariak izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda ikusgai jarriko du Iruñeko Udalaren iragarki oholean, Udaletxearen gibelaldean, baita haren webgunean ere (www.pamplona.es), Enplegu Publikoa atalean.

Egun horretatik aurrera, izangaiek bost egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko.

6.–Behin betiko zerrendak.

Erreklamazioak aurkezteko epea amaitu eta haiek ebatzi ondoan, Giza Baliabideen zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi eta Iruñeko Udalaren iragarki oholean jarriko da jendaurrean, baita haren webgunean ere, deialdi honetako zortzigarren oinarrian aipatzen diren hautaprobak egiteko eguna eta tokia adierazita.

7.–Epaimahaia.

7.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Ana Hueso Pérez, Iruñeko Udaleko artxibozaina.

Mahaikidea: Félix Segura Urra. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren zuzendaria.

Mahaikidea: Asunción Domeño Martínez de Morentin. Nafarroako Unibertsitateko Historia, Artearen Historia eta Geografia Departamentuko alboko irakaslea. Argazkilaritzaren Historiako espezialista.

Mahaikidea: Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeko ordezkari bat, Batzordeak berak izendatua.

Mahaikide idazkaria: Juan Sáez Leclercq, Giza Baliabideen arloko idazkari teknikoa.

7.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote eta Lehendakaritza Alorrari hala jakinarazi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak gertatzen direnean.

Izangaiek, halaber, zilegi dute mahaikideak errefusatzea, inguruabar horietako bat izaten denean.

Epaimahaia aldatzen bada, mahaikideek parte ez hartzeko eta haiek errefusatzeko legez ezarritako kasuak direla-eta, jakinarazi eginen da, izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

7.3. Hautaprobak hasi baino lehen eratuko da epaimahaia.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Halaber, epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak bertan egon beharko dute.

7.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzeko moduari buruz sor daitezkeen gorabehera guztiak.

7.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aipatu aholkulariak beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan oinarriturik bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

8.–Hautaproben nondik-norakoak eta balorazioa.

8.1. Izangaiak hautatzeko bi proba eginen dira, bakoitzak 50 puntu izanen ditu eta baztertu eginen dira proba bakoitzari esleitutako puntuazioaren erdia gutxienez lortzen ez duten izangaiak.

8.1.1. Lehenbiziko proba. Argazki bildumen eta funtsen artxibo tratamenduari buruzko proposamen tekniko bat aurkeztu beharko da, eta horren helburua izanen da kudeaketa eredu bat eskaintzea, argazki ondarearen ekoizpenean, kudeaketan eta erabileran esku hartzen duten agenteentzat. Gehienez ere 40 orri izanen ditu (Times New Roman, 11 puntu), eta espresuki zenbakituta egonen dira. Edukiaz gain, honako hauek ere baloratuko dira: idatzizko adierazpen gaitasuna, izangaiaren ekarpen pertsonala, argitasuna eta ideien ordena, eta sintesia egiteko gaitasuna. Proposamen hori gutun-azal itxian aurkeztu beharko da, bigarren proba egiteko egunean.

8.1.2. Bigarren proban, epaimahaiak proposaturiko kasu teoriko-praktiko batzuk idatziz garatu beharko dira, eta gai hauen ingurukoak izanen dira: prozesu fotografikoak eta material fotografikoen morfologiak identifikatzearen inguruko edozein alderdi; material horiek antolatu, sailkatu, deskribatu, ebaluatu, zaindu, kontsultatu, kopiatu, erabili eta ustiatzeko sistemak, artxiboen arloko metodologiaren araberakoak. Ariketak 4 ordu iraunen du, gehienez ere.

8.2. Probetarako deialdi bakarra eginen da, eta izangaiak nortasun agiri nazionala aldean dutela agertuko dira. Agertzen ez diren izangaiak baztertu eginen dira.

9.–Hautaprobak gainditzen dituztenen zerrenda eta lanean hasteko deia.

9.1. Proben kalifikazioa buruturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Iruñeko Udalaren iragarki oholean eta proba egin den tokian, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko probak gainditu dituzten izangaien zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren hurrenkeran, eta Giza Baliabideen zuzendariari helaraziko dio, baita hautapen prozesuaren espediente osoa ere, onets dezan.

9.2. Prestakuntzarako izangai berrien puntuazioan berdinketarik gertatuz gero, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean izangaiek aitorturik daukaten antzinatasunaren arabera erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, zozketa bidez erabakiko da. Zozketa Zerbitzu Orokorren Alorrean eginen da (Giza Baliabideak) eta bertara deituko zaie izangaiei.

Izangaiendako deia eta, behar bada, prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeraren deklarazioa, indarra duen legerian ezarritakoaren arabera eginen dira.

10.–Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, nahiz bere oinarrien eta aplikazio egintzen aurka, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2015eko apirilaren 1ean.–Giza Baliabideen zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

I. ERANSKINA

IZENA

NAN/NORTASUN AGIRIA

JAIOTEGUNA (Urtea, hilabetea, eguna)

NAZIONALITATEA

EGUNGO HELBIDEA (kalea, zenbakia, eskailera, solairua)

HERRIA

POSTA KODEA

SAKELAKO TELEFONOA

TELEFONO FINKOA

AZALTZEN DUT:

Deialdian eskatzen den titulua badudala, eta hori ez dela oraingo jarduneko egoerarako eskatu zaidana.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, behar diren baldintza guztiak betetzen ditudala.

ESKATZEN DUT:

Onartua izatea, Artxiboko erdi mailako teknikari lanpostuan, prestakuntzarako zerbitzu berezietan, aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko deialdian, ..... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, egun honetan: ..................................................

Iruñean, 20....(e)ko .............aren ............(e)an
(Sinadura)

Datuen babesa: Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatua bete beharrez, aditzera ematen zaizu azaltzen diren datu pertsonalak Iruñeko Udalaren “Udaleko langileak” fitxategian sartuko direla, deialdia kudeatzeko asmoz. Halaber, aditzera ematen zaizu datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideaz baliatzen ahalko zarela, Erregistro Orokorrera (Kale Nagusia, 2, 31001 Iruñea) edo www.pamplona.es egoitza elektronikora joz.

Iragarkiaren kodea: L1505406