82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

10/2015 EBAZPENA, martxoaren 27koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Caluengoko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 7ko 46/2014 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Caluengoko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala berrikusteko.

2015eko martxoaren 26an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren behin betiko edukia finkatu zuen, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehena.–Caluengoko parke eolikoari buruzko udalez gaindiko balorazio ponentzia partziala onestea, Batzorde Mistoak 2015eko martxoaren 26ko bilkuran egindako proposamen loteslearekin bat.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea eta udalez gaindiko balorazio ponentzia partzialaren eduki osoa udal interesdunen bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Azkoiengo eta Funesko udalei igortzea, eta interesdun guztiei ohartaraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F1504922