82. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

30/2015 FORU AGINDUA, martxoaren 25ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez M.ª Carmen De Andrés Vierge andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua, kargutik kentzen da.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, xedatzen du ezen atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. M.ª Carmen De Andrés Vierge andrea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko Laneko Arriskuen Prebentziorako Ataleko burua, kargutik kentzea eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Hezkuntzako kontseilaria, José Iribas Sánchez de Boado.

Iragarkiaren kodea: F1505085