4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Titulu judizialak betearazteko 53/2015 prozedura
Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: titulu judizialak betearazteko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den prozesuan lan harremana iraungitzeko autoa eman da, 53/2015 zenbakiaz erregistratua, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Alanser Servicios de Conserjería SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1504948