81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 360/2015 berehalako falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, ebasketa-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

23/2015 epaia.

Iruñean, 2015eko urtarrilaren 22an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa-falta batengatik Ohiane Junguitu Catenaren, Cristina Lavilla Navarroren, Sonia Sánchez Garcíaren, Alicia Imaz Márquezen eta Sandra Duran Terrinoren aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 360/2015 berehalako falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Ohiane Junguitu Catena kondenatzen dut, ebasketa-falta burutu baten egilea eta erantzulea den aldetik, bi hilabeteko isuna ordaintzera, eguneko 6 euroko kuota hain zuzen (guztira 360 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaintzen ez diren bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozedurako kostuak ere ordaindu behar ditu.

Cristina Lavilla Navarro, Sonia Sánchez García, Alicia Imaz Márquez eta Sandra Duran Terrino absolbitzen ditut hasiera batean leporatu zitzaion faltatik.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Sandra Duran Terrinori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, ediktu hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015eko martxoaren 18an.–Idazkari judiziala, María Ángeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1504490