81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 1588/2011 hipoteka-betearazpena

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

1.–Banco de Valencia SA betearazleari (IFK A46002036 eta helbidea Valentzian duena, Pintor Sorolla kaleko 2an eta 4an) esleitzen diot ebazpen honen bigarren aurrekarian deskribatutako higiezina, 126.120,02 euroan. Zenbateko hori handiagoa da zorraren zenbateko nagusiarengatik, interesengatik eta kostuengatik erreklamatutakoa baino.

2.–Ezereztu eta indarrik gabe uzten dira prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Halaber, ezerezten da betearazpen honen xede den hipotekan egindako bazterreko ohar bat, non egiaztatzen baita jabarien eta zamen ziurtagiria egin dela. Horretarako, ebazpen hau irmoa denean, igor bedi manamendu bikoiztua Iruñeko 7. Jabetza Erregistrora.

3.–Eman bekio ebazpen honen lekukotza esleipen-hartzaileari, adieraziz saldutakoaren edo esleitutakoaren balioa handiagoa dela auzi-jartzailearen kredituaren zenbatekoa baino. Soberakina aukeratutako establezimendu publikoan kontsignatu zen, geroko hartzekodunen eskura jartzeko.

Ebazpen honen aurka berrikusteko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean. Errekurtsoa jartzeak ez du eteteko ondoriorik sortuko.

Eta Oscar Jiménez Herrerori eta Manuel Valdiviaren eta Magdalena Recheren jaso gabeko jarauntsiari eta jaraunsle ezezagunei jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2015teko martxoaren 24an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1504628