4. PROZEDURA JUDIZIALAK
AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA
Ediktua. 1313/2014 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan 1313/2014 falta-judizioa bideratzen ari dela, irain-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
Juan Miguel Arenal Gota kondenatzea, irain-falta baten erantzule penala den aldetik, 15 eguneko isuna ordaintzera, 10 euro eguneko hain zuzen. Isuna ordaintzen ez badu, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, eguneko bi kuota ordaintzen ez duen bakoitzeko egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Halaber, prozedura honetako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.
Epai hau jakinaraz bekie alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jar daitekeela.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut, María Luisa Corbacho Simón andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko epaile magistratua naizen honek. Fede ematen dut.
Eta Juan Miguel Arenal Gotari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Agoitzen, 2015eko martxoaren 17an.–Idazkari judiziala, María Teresa Gurruchaga Zabala.
Iragarkiaren kodea: J1504491