81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU IBARREKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN BATASUNA

Aldaketak aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu bereziak: Kontusaila: 1 121 1200201 ''Idazkariaren lanpostuaren osagarria zuzentzea''. Zenbatekoa: 4.634,73 euro. Kontusaila: 1 121 13102 ''Administrari laguntzailearen lanpostuaren osagarria zuzentzea''. Zenbatekoa: 684,48 euro. Onesten diren kreditu berezien baturak 5.319,21 euro egiten du; diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren kontura finantzatuko da.

Ziraukin, 2015eko apirilaren 10ean.–Batasuneko burua, José María López de Mendiguren Anuncibay.

Iragarkiaren kodea: L1505538