2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Eginkizunak eskuordetzea
Alkatetzaren apirilaren 10eko 272/2015 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da: Alkatearen ordezkapena, udalerritik kanpo izateagatik.
Ikusirik aurtengo apirilaren 24tik 27ra bitarte udalerritik kanpo egonen naizela, atzerrira noalako.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2015eko apirilaren 24tik aitzina izanen duelarik eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere,
EBATZI DUT:
1. José Luis Sánchez Agramonte lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, hark onartu eta 2015eko apirilaren 24tik 27ra bitarte beteko baititu.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zizur Nagusian, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.
Iragarkiaren kodea: L1505746