81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Musika Eskola
2015eko plantilla organikoaren hasierako onespena

Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuak, 2015eko otsailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko plantilla organikoa.

Erabaki hori jendaurrean egonen da Zizur Nagusiko Musika Eskolako idazkaritzan, aldez aurretik iragarkia jarrita 2015eko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 12an, eta Musika Eskolaren iragarki oholean, hamabortz egun baliodunean (2015eko martxoaren 13tik kontatzen hasita; alegia, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko eguna), herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, jendaurrean egoteko aldia iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsitzat jo da.

Zizur Nagusian, 2015eko apirilaren 14an.–Zizur Nagusiko Musika Eskolako Patronatuko burua, Paloma Núñez Centaño.

Iragarkiaren kodea: L1505744