1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
107E/2015 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Baztango udal mugapean gas naturalaren hornidura Aitzano eta Aritzagi auzoetara eramateko sarearen proiekturako. Sustatzailea Gas Navarra SA da.
2014ko urriaren 31n Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Espedientea abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I) epigrafean sartua dago. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.
Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak arrazoituz ebatziko duela Ingurumen ukipenetarako baimena ematea edo ukatzea.
Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela bere baitan, eta horrek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.
Proiketuaren xedeko jarduketa hauxe da: Baztango udalerrian banaketa sare berri bat egitea Aitzano eta Ariztegi auzoak gas naturalaz hornitzeko eta Gartzaingo, Aitzanoko eta Ariztegiko biztanleei zerbitzua emateko. Sare berriaren hodi nagusia DN90 polietilenozkoa izanen da. Gaur egungo saretik abiatuko da, Iruritan, eta Gartzaingo bidetik joanen da herri horretaraino, eta, hortik, Xubindoko bidetik edo Gartzaingo karrika nagusitik Ariztegiko herriguneraino. Orobat, hiru adar proposatzen dira, hirurak DN63 polietilenozkoak. Bat, Gartzaindik Aitzano auzoraino, NA-2594 errepidearen mendebaldeko bazterretik; bigarrena, inguru horretatik abiatuko da, ekialderantz, Burraldeko etxalderaino; eta hirugarrena ere Gartzaindik abiatuko da, hego-ekialderantz, Etxegaraiko etxalderantz. Hodiak bideen azpitik eramanen dira, eta, herri batetik bestera, errepide bazterretik. Bideen azpiko tarteetan, hoditeria hormigoizko lauzekin babestuko da.
Hoditeria nagusia Xubindoko bidetik joanen da Xubindoko errekara iritsi baino lehen, eta hortik aurrera ere bai; bide horretan konposio anitzeko oihan-masa bat gurutzatzen du, baina hari kalterik eragin gabe.
Sare berriak zenbait aldiz gurutzatzen ditu bazter horietako erreka txikiak: bost gurutzatzetan obraren azpitik metro batera dagoen dreinatze-obraren azpitik joanen da, eta Ariztegin Karrika Nagusian dagoen zubiaren azpitik gurutzatuko da Ariztegiko erreka. Horretarako, zanga bat irekitzea eta hoditeria errekaren azpitik eramatea aurreikusi da. Hoditeriaren goiko aldea ibilgutik 1,5 metrora kokatuko da.
Gartzaindik Aitzanora arteko tartean, 20 cm-ko zanga bat irekiko da NA-2595 errepidearen ekialdeko bazterraren ondoan, harekin lerroz lerro, landare belarkarak dituen lur-zerrenda batean, baina hango farolei, zuhaitz apaingarriei eta harrizko hormei kalterik eragin gabe.
Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak 2014ko azaroaren 12an egindako aldeko txostena sartu da espedientean.
Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak jarduketaren aldeko txostena egin du, baina, betiere, tramitatutako dokumentazioan aurreikusitako neurriak hartzen badira eta Ariztegiko erreka herri horretan gainditzean aurreneurriak hartzen badira.
Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abenduaren 31ko 1158/2013 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskumenak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Baztango udal mugapean gas naturalaren hornidura Aitzano eta Aritzagi auzoetara eramateko sarearen proiekturako. Sustatzailea Gas Navarra SA da.
2. Baimena neurri hauek aplikatzearen baldintzapean ematen da:
–Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
–Sustatzaileak Ondare Historikoaren Zerbitzuaren 2015eko urtarrilaren 26ko txostenean eskatutako segimendu arkeologikoa egin beharko du.
–Errekak gurutzatzeko, Iparraldeko Ur Konfederazioaren baimena beharko da. Ariztegiko erreka Ariztegiko Karrika Nagusitik gurutzatzean, aztertuko da hoditeria zubiaren plataformari atxikita eramaten ahal den, izan ere, konponbide hori merkeagoa eta errazagoa izateaz gainera, horrela ez da ibilgua eten edo desbideratu beharrik izanen, eta galaraziko da erreka horretako arrain-faunari, fauna anfibioari edo uretakoari inolako kalterik eragitea.
–Eraikuntza eta eraispen lanetan sortzen diren hondakinak indarreko legedian ezarritakoari jarraikiz kudeatuko dira, Hondakinak Kudeatzeko Planean jaso den bezala (plan horretan, besteak beste, 650 m³ soberako lur, legar eta harri ateratzea aurreikusi da).
3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 3000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu haiek lehengoratu edo gutxituko direla bermatzeko.
4. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu, izan ere artikulu horretan lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura ezartzen da.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.
6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
7. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, Baztango Udalari, 1. eskualdeko Basozaintzari (Bidasoa) eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2015eko martxoaren 17an.–Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1504508