2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Herrilurra okupatzeko baimena, erlezaintzan aritzeko
Tuterako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, Sergio Pérez Nevot jaunari baimena ematea erabaki zuen, bost urteko epean herrilurretako 300 m 2 okupatzeko, 20 poligonoko 78. lurzatian, erlezaintzan aritzeko; zehazki, 20 erlauntz jartzeko. Orobat, erabaki zuen okupazio horretarako baldintza agiria onestea.
Hona hemen lur horien deskripzioa:
–Lursail irregularra, muga hauek dituena:
- Iparraldetik: 20. poligonoko 79. lurzatiko herrilurrak eta bidea.
- Hegoaldetik: bidea.
- Ekialdetik: bidea.
- Mendebaldetik: 20. poligonoko 253 eta 254. lurzatietako herrilurrak.
Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusi ahalko dituzte interesdunek.
Tuteran, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.
Iragarkiaren kodea: L1505506