81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Herrilurra okupatzeko baimena, erlezaintzan aritzeko

Tuterako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen Javier Franco Sorianori baimena ematea, deskribatzen diren lurrak okupa ditzan bost urteko epean; eta, orobat, okupazio horren baldintza agiria onestea.

Agiri honetako lurrak, okupatuko direnak, hauexek dira:

–328,55 m²-ko erlategia, 26. poligonoko 115. lurzatian.

–187,53 m²-ko erlategia, 26. poligonoko 163. lurzatian.

–356,49 m²-ko erlategia, 25. poligonoko 246. lurzatian.

Halaber, erabaki zuen espedientea jendaurrean edukitzea 15 egunean, interesdunek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau tramite egintza denez, honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) erabakiaren testu osoa eta horrekin zerikusia duten agiriak ikusi ahalko dituzte interesdunek.

Tuteran, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1505505