81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren aldaketa
Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30eko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 46.1 eta 76. artikuluetako aldaketa, alde urdinean aparkatzeari buruzko berariazko arau-hausteei eta zehapenei dagokienez.

Aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia entitatearen iragarki oholean jarri zen ikusgai, baita 2015eko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ere, otsailaren 23an. Jendaurrean egoteko aldia amaiturik, ez da erreklamazio, kexa edo oharrik jaso eta, beraz, behin betiko onetsi da aipatu aldaketa. Testu hau izanen du:

1.–Behin betiko onestea Tuterako Udalaren Trafikoaren gaineko ordenantza orokorraren 46.1 eta 76. artikuluetako aldaketa. Honela idatzita agertuko da:

1.1. 46.1 artikuluan azken esaldi bat gehitu da, eta honela agertuko da:

“46. artikulua. Arau-hauste berariazkoak alde urdineko aparkalekuan.

1.–Prezioa ordaindu izana frogatzen duen tiketa edo titulua ez izatea edo kanpotik ezin irakurri edo ikusteko moduan jartzea. Salaketa deuseztatzea lortzen ahalko da, baldin eta 12. ordenantza fiskalean ezarritako zehapena ordaintzen bada aldez aurretik”.

1.2. 76. artikuluan c) atala gehitu da, eta jarraian azaltzen den lerroaldea:

“c) 30 euroko isuna:

Bide publikoetan aparkatzeko behar den tiketaren denbora gainditzea aparkatzen denean.

Artikulu honen a) eta c) atalak deuseztatzerik izanen da, baldin eta 12. ordenantza fiskalean ezarritako tasak aldez aurretik ordaintzen badira, makinan. Ordenantza horrek trakzio mekanikoko ibilgailuak egonaldi mugatuko eremu publikoetan aparkatzeko tasak arautzen ditu.

2.–Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea onetsitako testuaren iragarkia, orok jakin dezan eta ondorio juridikoak izan ditzan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetan eta aplikatzen ahal den gainerako legerian ezarritakoa betetzeko.

Tuteran, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L1505495