81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Hirigintza-jarduerarako lizentzietarako udal bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten; orobat banan-banan jakinarazi ezin izan zaien pertsonek.

Espedientearen zenbakia: (000132/2015). Sustatzailea: Luis Miguel Iñigo Donlo. Jarduera: arriskutsuak ez diren hondakinen transferentziarako zentroa (ezartzea). Tokia: Comunidad Foral de Navarra karrika, 58, Asturias karrikako 9rekiko izkinan, Las Labradas industrialdean (5.8 lurzatian) (38/327/2/8-9).

Tuteran, 2015eko apirilaren 9an.–Zinegotzi delegatua, Joaquím Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1505434