2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
2, 3 eta 4/2015 aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, 2015eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 02/2015, 03/2015 eta 04/2015 aldaketak Udalaren aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Tafallan, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Cristina Sota Pernaut.
Iragarkiaren kodea: L1505541