81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzen deialdia, ikastetxeetako jantokietarako diru-prestazioak emateko, banakako ebaluazio-araubidean. 2015. urtea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatuak 2015eko apirilaren 13an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzen deialdi hau onesten da:

Esp. zk.: SUBV–EVAL–INDIV/2015/14.

DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA IKASTETXEETAKO JANTOKIETARAKO DIRU-PRESTAZIOAK EMATEKO, BANAKAKO EBALUAZIO-ARAUBIDEAN. 2015. URTEA

Deialdi honen helburua da diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko prozedura garatzea, deialdi honen B) atalean zehaztutako jarduerak egite aldera eta hala betez Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak, Iruñeko Udalbatzak 2005eko azaroaren 3ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiaren bidez hasiera batez onetsi zuenak –erabaki hori behin betiko bihurtu zelarik jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztu ez zelako–, xedatutakoa. Deialdi honetan aurreikusi gabeko orotan, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorreko aginduak izango dira aplikagarri (2006ko 21. NAOn, otsailaren 17koan, argitaratua).

A.–Entitate deitzailea:

1. Administrazio deitzailea: Iruñeko Udala.

2. Organo emailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Zinegotzigo Delegatua.

3. Alor kudeatzailea: Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorra.

4. Instrukzio-organoa: Diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa.

B.–Deialdiaren xedea, baldintzak, betekizunak eta helburua:

1. Deialdiaren xedea:

Arautzea gizarte zerbitzuen arloko diru-laguntzetarako prozedura, familiei ikastetxeetako jantokietarako diru-prestazioak emateko, baldin eta deialdi honen B.3) eta D) idatzi-zatietan ezarritako baldintzak eta betekizunak betetzen badituzte.

Ikastetxeetako jantokietarako diru-laguntzak “familiendako diru-laguntzak” izeneko multzoaren baitakoak dira, eta horregatik diru-laguntza horiei guztiei egokitzen zaizkien baldintzak –profesionalak zein sozio-ekonomikoak– bete beharko dituzte.

2. Deialdiaren helburua:

Deialdi honen helburua da, betiere Udalak gizartearen esparruan duen ardurari eutsita, arazo ekonomiko, familiar edota sozialak direla medio zaurgarritasun-egoeran dauden haurrei laguntzea, eskola-jantokietara bazkaltzera joan daitezen. Gainera, epe luzera, halako laguntzak lagungarriak dira, oro har, haurren eskola-errendimendua eta garapen pertsonala hobetzeko, elikadura-aztura osasungarriak sustatzeko eta arrazoi ekonomikoek eragindako hezkuntza-erkidegoko haurren arteko bazterkeria ekiditen saiatzeko.

3. Baldintzak eta epea, diruz lagundu daitezkeen ekintzak, proiektuak, jarrerak eta jarduerak egiteko:

Deialdi hau zuzenduta dago familiei jantokirako diru-laguntzak ematera –familia-unitatearen kide-kopuruaren eta errentaren arabera–, Iruñeko ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen Hezkuntzako ikasleendako (3-12 urte), 2014-2015eko ikasturteko urtarriletik ekainera eta 2015-2016ko ikasturteko irailetik abendura bitarteko aldietarako.

Diru-laguntza hauek ematen dira eskola-jantokietako kostuei aurre egiteko.

Jaso beharreko zenbatekoa diru-laguntza eskatu duen familia-unitatearen diru-sarreren arabera zehaztuko da, deialdi honen D.1) idatzi-zatiaren 5. zenbakian ezarritako mugekin bat. Oinarri hauek arautzen dituzten prestazioak beste erakundeek (Nafarroako Gobernua, enpresek emandako hobari sozialak, etab.) emandako laguntzen eta familiak berak kontzeptu horretarako egindako ekarpenaren osagarri izanen dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa behar den orotan aldatzen ahalko da, gizarte langileak horretarako proposamen arrazoitua aurkeztuz gero. Halaber, ezarritako mugaeguna zein den eta hori baino aldi laburrago baterako xedatzen ahalko da diru-laguntza.

4. Baloratzeko baldintzak, bideak eta lehentasunak: BAI EZ.

Diru-laguntzak emateko, kontuan hartuko da onuradunek deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituztenetz. Halaber, familia-unitateen errentak ez ditu gainditu behar deialdi honen D.1) idatzi-zatiaren 5. zenbakian familia-unitateentzat diru-sarreren muga gisa ezarritako tarteak. Laguntzak deialdi honetan onuradun izateko galdatutako betekizunak betetzen dituzten eskabideak aurkeztu ahala emango dira, eta, betiere, eskabideei erantzuteko aurrekontu-izendapenak iraun bitartean. Diru-laguntzak emanen dira bakarrik baldin eta horretarako kreditu eskuragarririk badago indarra duen aurrekontuan.

C.–Aurrekontu-kredituak, diru-laguntzen gehienezko zenbateko osoa eta banakako zenbatekoa:

1. Deialdian gehienez ezarritako zenbateko osoa: 495.000 euro.

Atal honen amaieran adierazitakoa ezertan galarazi gabe, aurrekontu-izendapen hori agortzen bada eta Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean 2015erako aurreikusitako beste jardueretako batzuk ez badira gauzatu, jarduera horietarako aurreikusitako zenbatekoak deialdi honetan erabiltzen ahalko dira. Gehikuntza horren onuradun izango dira eskaera deialdi honekin bat eta diru-laguntzak eskatzeko epean aurkeztu duten eskatzaileak, baldin eta kreditua agortzean laguntzarik jaso gabe geldituak badira.

Diru-laguntzek ezin izanen dute gainditu deialdi honetan ezarritako zenbatekoa.

2. Aurrekontu-saila: 70/31310/480000.

3. Banakako gehienezko zenbatekoa eta hori zehazteko irizpideak: Jaso beharreko diru-laguntzen zenbatekoa familia-unitate eskatzaileen diru-sarreren arabera zehaztuko da, betiere deialdi honen D.1) idatzi-zatiaren 5. zenbakian ezarritako mugekin bat. Honako diru-laguntza tarte hauek ezartzen dira, familia-unitate eskatzaileen diru-sarreretarako ezarritako mugen arabera, ondoren adierazitako moduan –eta diru-laguntza zein alditarako eskatu eta horren arabera–:

1.–Hona diru-laguntza tarteak, 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko aldiko eskaeretarako:

–1. tartea: 1,80 euro/egun.

–2. tartea: 1,40 euro/egun.

–3. tartea: 1,00 euro/egun.

–4. tartea: 0,60 euro/egun.

2.–Hona diru-laguntza tarteak, 2015eko irailetik abendura bitarteko aldiko eskaeretarako:

–1. tartea: 1,80 euro/egun.

–2. tartea: 1,40 euro/egun.

–3. tartea: 1,00 euro/egun.

–4. tartea: 0,60 euro/egun.

–5. tartea: 0,30 euro/egun.

4. Hainbat urtetarako deialdia: BAI EZ.

Hainbat urtetarako deialdia izanez gero, hainbat urtetarako gastuak baimentzea eta horiek egiteko konpromisoa dagozkien aurrekontuetan ekitaldi bakoitzerako ezartzen den kredituaren menpe egongo dira.

5. Urtekoak:

Aurtengo zenbatekoa: 495.000 euro.

1. urtekoa: ............................... euro.

2. urtekoa: ............................... euro.

3. urtekoa: ............................... euro.

4. urtekoa: ............................... euro.

D.–Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

1. Pertsona edo entitate onuraduna izateko bete beharreko baldintzak:

Onuradun izan daitezke diru-laguntzaren oinarri den egoeran dauden pertsona edo entitateak, baldin eta ondoren aurreikusten diren inguruabarretan badaude, eta betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan ezartzen diren ezein debeku-ziok ukitzen ez baditu, salbu deialdiaren izaera kontuan izanik azken baldintza horren salbuespena egiten bada eta idatzi-zati honetan hala egin dela adierazten bada.

Berariazko betekizunak: BAI EZ.

Baldintza hauek betetzen dituzten familia-unitateek eskatzen ahalko dituzte eskola-jantokietarako diru-laguntza edo prestazioa:

1. Egiazko auzotasuna Iruñean edukitzea eta bertan erroldatua izatea (aita, ama, izatezko bikote edo tutoreak eta familia-unitatea osatzen duten haurrak) gutxienez diru-laguntza jasotzen hasi baino sei hilabete lehenagotik eta hura jasotzen den bitartean. Familiak berriz elkartzeko prozesutik datozen haurrekin salbuespena eginen da jantokira sartzeari dagokienez, erroldan gutxienez sei hilabete lehenagotik izena emanda izateko baldintzan.

2. Lehenago eskatu izana helburu berberetarako Administrazioko beste zenbait arlok ematen dituzten laguntzak edota baliabideak. Hezkuntzako behar bereziak izanda ikastetxe arruntetan eskolaturik dauden haurrek Hezkuntza Ministerioari eskatu beharko diote laguntza, dagokion deialdian, eta Hezkuntza Bereziko ikastetxe batean eskolaturik daudenek, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari (azken horiek bateraezinak dira deialdi honekin, eta, horrenbestez, ez da bidezko diru-laguntza hau eskatzea).

3. Haien kargura honako hauek edukitzea:

a) 2014-2015eko ikasturteko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan eta 2015-2016ko lehen lauhilekoan Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntzan eskolatutako haurrak.

b) Ikastetxe publiko batean edo itunpeko ikastetxe pribatu batean matrikulatutakoak.

4. Eskolako jantokia erabiltzeko beharra izatea eta hori adieraztea.

5. Familiaren diru-sarrerek ez gainditzea familia-unitatearen diru-sarreren muga gisara jarraian aldi bakoitzaren arabera ezartzen direnak:

1.–2015eko urtarriletik ekainera bitarteko eskola-aldia:

–Familia-unitatearen gehienezko diru-sarrerak.

KIDE-KOPURUA

1. TARTEA

2. TARTEA

3. TARTEA

4. TARTEA

2

9.236,16

10.621,58

12.007,08

13.392,43

3

10.005,84

11.506,72

13.007,60

14.508,47

4

10.775,52

12.391,85

14.008,18

15.624,50

5

11.545,20

13.276,98

15.008,76

16.740,54

6

12.314,88

14.162,11

16.009,34

17.856,58

7

13.084,56

15.047,24

17.009,93

18.972,61

8

13.854,24

15.932,38

18.010,51

20.088,65

2.–2015eko irailetik abendura bitarteko eskolaldia:

–Familia-unitatearen gehienezko diru-sarrerak.

KIDE-KOPURUA

1.TARTEA

2.TARTEA

3.TARTEA

4.TARTEA

5.TARTEA

2

9.236,16

10.621,58

12.007,08

13.392,43

14.777,93

3

10.005,84

11.506,72

13.007,60

14.508,47

15.893,97

4

10.775,52

12.391,85

14.008,18

15.624,50

17.010,00

5

11.545,20

13.276,98

15.008,76

16.740,54

18.126,04

6

12.314,88

14.162,11

16.009,34

17.856,58

19.242,08

7

13.084,56

15.047,24

17.009,93

18.972,61

20.358,11

8

13.854,24

15.932,38

18.010,51

20.088,65

21.474,15

Kalkulua egiteko, azkeneko Errenta Aitorpenean agertzen diren zerga-oinarriaren atal orokorra, aurrezkiaren likidazio-oinarria eta salbuetsitako errentak batu, eta horrela lortutako emaitza hartuko da (PFEZaren 2013ko aitorpena, 2014-2015eko ikasturterako, eta 2014koa, 2015-2016ko ikasturterako).

6. Ezezkoa emanen zaie PFEZren aitorpenean kapital higigarrien etekina 1.000 eurotik gora jo duten familien eskabideei. Hori PFEZren deklarazioan kontzeptu honi dagozkion laukiak batuz lortuko da (PFEZaren 2013ko aitorpena, 2014-2015eko ikasturterako, eta 2014koa, 2015-2016ko ikasturterako).

Kasu guztietan, deialdi honen klausulekin bat etortzeaz gain, familia-unitateen errentak ez dituzte gaindituko familien diru-sarreren mugei dagokienez ezarritako tarteak.

Familia-unitate baten kide-kopurua zehazteko, kontuan hartuko da zenbat kide dituen familia-unitateak eskaera egiten duen unean. Deialdi honen xedeetarako, familia-unitatetzat hartuko da aita edo ama eta bizikide duen bikotekidea (onuradun diren haurrekin duen aitatasun edo amatasun harremana zein den kontuan hartu gabe), edo tutoreak eta anai-arrebak.

Zaintza partekatuen kasuetan, eskabide bakar bat aurkeztu beharko da, titular bakar baten izenean, ezertan galarazi gabe aurkeztu behar izatea hala deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak nola bi gurasoen diru-sarrerak, diru-laguntza osorik jaso ahal izateko. Guraso bakar baten diru-sarrerak aurkeztuz gero, dagokion kalkulua eginen da, kontuan hartuz zaintza partekatu bat dela.

Zaintza partekatuko kasuak ez dira joko guraso bakarreko familiatzat hurrengo idatzi-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

%33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kideren bat duten familia-unitateetan, beste kide bat gehiago konputatuko zaie halako kasu bakoitzeko.

Halaber, guraso bakarreko familiei edo familia ugariei beste kide bat gehiago konputatuko zaie familia-unitatean.

Egoera horiek metagarriak izan daitezke familia-unitatearen kide-kopurua zehazterakoan, baldin eta behar bezala egiaztatzen badira eta baremo ekonomikoarekin bat badatoz.

Halaber, familia-unitatearen diru-sarrerak kalkulatzeko honako hauek hartuko dira kontuan:

–Diru-sarreretatik etxebizitzaren gastuaren %70 deskontatuko da (gehienez ere, 150 euro hilean), gela baten alokairuaren kasuetan, edo proportzioan dagokiona bi gela alokatuz gero. Ezin izanen da deskontatu, inolaz ere, alokairuaren kostua baino zenbateko handiagorik.

–Etxebizitzan familia bakarrik bizi den kasuetan, eta alokairuaren kontratuaren edo hipotekaren titularrak badira, alokairuaren edo hipotekaren hileroko kostuari %70 aplikatu eta lortutako zenbatekoa deskontatuko da. Deskontatu beharreko zenbatekoa ez da inongo kasutan 400 euro/hilean baino gehiago izanen. Gela bat edo bat baino gehiago alokatuta dutenen kasuetan, kontzeptu honen bidez lortutako diru-sarrera alokairutik edo hipotekatik deskontatuko da. Lortutako zenbatekoari aipatutako portzentajea aplikatuko zaio (%70), dagokion kenkaria aplikatzeko.

PFEZa aitortzeko betebeharra ez duten eskatzaileen kasuan, dagokion urtean jasotako diru-sarrera guztien batura izanen da errenta konputagarria.

Kontuan hartuko dira, halaber, egoera berezi batzuk, non jantoki zerbitzua prebentzio- eta babes-neurri bat izan baitaiteke haurrentzat, edota haurrek tratamendu berezia behar badute, orokortzeko zaila dena. Halako kasuetan, salbuespen bat egin daiteke deialdi honetan ezarritako muga ekonomikoetan zein erroldaren antzinatasunean, betiere kontuan harturik salbuespenezko kasua dela eta horretarako balorazio teknikoko txostena egin ondoren.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrarekin bat, arau-hauste oso larria izanen da diru-laguntza eskuratzea hori lortzeko baldintzak faltsutuz edo hura eragotzi edo murriztuko zutenak ezkutatuz, eta Ordenantzan tipifikatutako zehapena egokituko zaio.

Deialdiaren izaera berezia dela medio, pertsona edo entitate onuradunak salbuetsita daude Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10.2 artikuluan araututako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzetik:

BAI EZ.

2. Nola egiaztatu pertsona edo entitate onuradun izateko betekizunak betetzen direla: Deialdi honen G.4) idatzi-zatian exijitzen diren agiriak eta informazioa aurkeztuta, diru-laguntza eskabidearekin batera.

E.–Pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak:

Deialdi honen ondorioetarako, pertsona edo entitate onuradunen betebeharrak dira Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan eta idatzi-zati honetan ezartzen direnak.

Berariazko betebeharrak: BAI EZ.

Aipatu 11. artikuluan zehaztutakoez gain, honako hauek:

–Kasu guztietan, familiek jakinarazi beharko diete auzo-unitateei edo Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean horretarako gaitutako zerbitzuari beren egoera sozioekonomikoan izan diren aldaketak oro, jasotzen duten diru-laguntzaren zenbatekoa aldatze aldera, hala egoki joz gero.

–Behar bezalako publizitatea egiteko betebeharra, jakitera emate aldera Iruñeko Udalak finantzatu dituela diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak: BAI EZ.

Pertsona edo entitate onuradunak horren berri emateko hartu behar dituen neurriak:

Iruñeko Udalaren irudi instituzionala jartzea.

Legendak kartel, inprimatutako material, bide elektroniko, ikus-entzunezko eta abarretan.

Oroitzapen-plakak.

Aipamenak hedabideetan.

Beste batzuk:

–Diru-laguntza zehazki zer xedetarako eman eta horretan erabiltzeko betebeharra, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 29.4 artikuluarekin bat: BAI EZ.

Xede-epea:

F.–Proiektuaren aldaketak:

Proiektuan aldaketak egiteko aukera:

BAI EZ.

G.–Eskabideak non eta noiz arte aurkeztu:

1. Eskabideak non aurkeztu:

Interesdunen eskaerak eskatzaileak sinatu beharreko eskabide baten bitartez eginen dira, betiere deialdi honi atxikitako ereduarekin bat. Interesa duten familiek Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorreko zerbitzuetan (Zapatería k. 40) egin beharko dute eskaera.

2. Eskaerak noiz arte aurkeztu: Eskabideak aurkezteko epea hasiko da deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. 2015. urtean honako epe hauek hartuko dira kontuan eskaerak aurkezteko, zeinak diru-laguntza zein alditarako eskatu eta horren arabera ezartzen baitira:

1.–2015eko urtarrila-ekaina aldia:

2015eko urtarriletik ekainera bitarteko aldirako eskaera berrien kasuan, familiek deialdi honen G.1) idatzi-zatian adierazitako tokian egin behar dute eskaera, 20 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aitzina kontatuta. Familia eskatzaileek zer diru-laguntza jasotzeko eskubidea eduki eta hori atzeraeraginez aplikatu ahal izanen zaie, hala badagokie, 2015eko urtarrilaren lehen eskola-egunetik.

Hogei egun naturaleko epea igaro eta gero familiek aurkeztutako eskaeren kasuan –deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta–, diru-laguntza eskaerak erregistroan noiz aurkeztu eta hilabete horretatik aitzina emanen zaie familia eskatzaileei.

Administrazio-eraginkortasuna dela-eta, 2014ko azken lauhilekorako diru-laguntza lortu duten eskaerak baliagarriak dira deialdi honetarako eta 2015eko ekaina arte (hilabete hori barne), baldin eta ikastetxeek edo familiek ez badute jakinarazten adingabeek zerbitzu horretan baja hartu dutela, edo familiek ez badiote uko egin deialdi honek arautzen duen diru-laguntzari, edo diru-laguntzak ez bazuen barne hartzen baja emateko data jakin bat.

2.–2015eko iraila-abendua aldia:

2015eko irailetik abendura bitarteko aldirako, familia guztiek beste eskaera bat egin beharko dute deialdi honen G.1) idatzi-zatian adierazitako tokian, behar den dokumentazioarekin batera, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta 2015eko abenduaren 2ra arte. Familia eskatzaile bakoitzak 2015-2016ko ikasturtea noiz hasi eta hortik aitzina edukiko du diru-laguntza jasotzeko eskubidea, baldin eta hala badagokio.

Eskabideak aipatu epetik at aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

3. Eskabideak eta agiriak nola aurkeztu:

Eskabideak interesdunek sinaturik –edo zuzenbidean baliodun den edozein bide baliatuta ordezkari dela egiaztatzen duen pertsona batek– aurkeztu behar dira, deialdi honen I. Eranskineko ereduarekin bat. Eskabidearekin batera, deialdi honen G.4) idatzi-zatiak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.

Eskaera batek ez baditu betetzen deialdi honetan ezarritako baldintzak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzendu dezala edo nahitaezko agiriak aurkez ditzala, eta ohartaraziko zaio ezen, hala egin ezean, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 42. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.

Baldin eta galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo haren mendeko erakunde autonomoren baten eskuetan badaude, haien ordez erantzukizuneko aitorpen bat aurkeztu ahalko da indarrean direla egiaztatzeko, eta bertan adieraziko da noiz eta zein organo edo bulegotan aurkeztu ziren edo, hala badagokie, nork eman zituen edo non dauden jasota; hori guztia, betiere, bost urte ez badira bete agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik.

Diru-laguntza jasotzeko eskaera aurkezteak berekin dakar deialdi honen oinarriak oso-osorik onartzea.

Aurrekoa gorabehera, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko, edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, hori guztia ebazpen-proposamena egin baino lehen.

4. Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

Interesdunek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

a) Eskatzailearen nortasuna egiaztatzen duten agiriak, eta, halakorik balitz, haren izenean ari den ordezkariaren nortasuna egiaztatzekoak.

–Eskatzailearen indarreko NANa, AIZa edo Pasaportea.

b) Erantzukizuneko aitorpena, deialdi honen II. Eranskina eredu hartuta, ziurtatzeko eskatzaileak bete egiten dituela onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak exijitzen dituen betekizun orokorrak zein deialdi honek exijitzen dituen berariazkoak, eta ezein debeku-ziok ez duela ukitzen, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan aipatzen direnen artean.

c) Eskatzaileak zergei eta Gizarte Segurantzari buruzko betebeharrak eguneratuak dituela ziurtatzeko, agiri hauek:

Administrazio eskudunek emandako ziurtagiriak.

Eskatzailearen erantzukizuneko aitorpena, ziurtatzeko aipatu betebeharrak eguneratuak dituela. Kasu horretan, diru-laguntza emateko ebazpen-proposamena egin aurretik, interesdunari eskatu beharko zaio aurkez ditzala, hamabost eguneko gehienezko epean, aitorpenean jasotako datuak egiazkoak direla ziurtatzen duten agiriak (administrazio eskudunek emanak).

Iruñeko Udalak ofizioz egiaztatuko du pertsona eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga-betebeharrak, eta egiaztapen hori dagokion eginbidean jasoko du.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak c) idatzi-zati honetan adierazitako agiriak aurkeztea.

d) Eskatzailea nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridikoen elkarteren bat bada –horiek publikoak zein pribatuak izaki–, eskaeran berariaz adierazi beharko da elkarteko kide bakoitzak zer egiteko konpromisoa hartu duen eta zenbateko diru-laguntza aplikatuko den kide bakoitzeko. Kideok ere onuraduntzat joko dira. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari edo ahaldun bakarra izendatu behar da, eta ahalorde askietsia eman behar zaio elkarteak onuradun gisa dituen betebeharrak bete ditzan.

e) Aitorpen bat, bertan adieraziz beste administrazio, entitate edo pertsona publiko zein pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako edo haiengandik dagoeneko jasotako diru-laguntzen zerrenda, eta eskatutako kopurua, entitateen izena eta jasotako zenbatekoa zehaztuz (ikusi, behar izanez gero, deialdi honen III. eranskina). BAI EZ.

f) Memoria bat, diru-laguntza zertarako eskatu eta proiektu, ekintza, jarduera edo programa hori deskribatzen duena.

Diru-laguntza honen xedea eta izaera kontuan harturik, ez da eskatuko eskatzaileak f) idatzi-zati honetan adierazitako agiriak aurkeztea.

g) Familia-liburua edo, hala badagokio, hori ordezkatzen duten agiriak.

h) Ikaslearen bizikidetza-agiria (diru-laguntzako eskabidea aurkezten den unean gehienez ere hilabeteko antzinatasuna dutenak baino ez dira onartuko).

i) Salbuespen gisara, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina –langabezia, zurztasuna etab. direla medio– diru-sarreretan murrizketa handiak izan dituzten familiek hori adierazi beharko dute eskabideetan, eta murrizketa horren arrazoia egiaztatzen duten agiriak aurkezten ahalko dituzte. Nolanahi ere, idatzi-zati honen hurrengo letran galdatzen den errenta-aitorpena ere aurkeztu beharko dute.

Egoera berriari dagozkion diru-sarrerak baloratzeko, behar bezala justifikatu beharko dira horiek, kasuan kasuko aldian jasotako zenbatekoei buruz erakunde publikoek edo enpresek eman beharreko ziurtagirien bidez (nominak; Estatuko Enplegu Zerbitzuaren egiaztagiria –langabezia-prestazioa edo -sorospena jasotzen dituztenen kasuan eta enplegu-eskaerako txartelarenean–; Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ziurtagiria –pentsioen kasuan–; konpentsazio pentsioa edo mantenu-pentsioa egiaztatzekoa –banantzeari buruzko epaia edo hitzarmen arauemailea badago–, edo, kasuan kasuan, beste egiaztagiri batzuk). Kasu horretan, errenta konputagarria izanen da eskabidea aurkeztu eta aurreko hamabi hilabeteetan izandako diru-sarrera guztien batuketa, 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko aldirako. 2015eko irailetik abendura bitarteko aldirako, eskabide aurkeztu aurreko sei hilabeteetako diru-sarrerak gehi errenta-aitorpenaren 529 eta 8840 epigrafeetako diru-sarrerak hartuko dira kontuan, salbu egiaztaturik gelditzen bada horiek ez direla jaso idatzi-zati honetan aipatutako aldian.

f) Kasu guztietan, bizikidetza-unitateko kideen (aita edo ama zein horien ezkontide edo izatezko bikote berriak) Pertsona Fisikoen Erretaren gaineko Aitorpena aurkeztu beharko da, datu fiskalak barne. Aitorpen hori egiteko betebeharra ez badute, betebehar hori ez dutela adierazten duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute –Foru Ogasunak emana–. Kasu horretan, errenta konputagarria izanen da dagokion urtean jasotako diru-sarrera gordin guztien batura.

–2015eko urtarriletik ekainera bitarteko eskola-aldirako, PFEZaren 2013ko aitorpena aurkeztuko da.

–2015eko irailetik abendura bitarteko eskola-aldirako, PFEZaren 2014ko aitorpena aurkeztuko da.

g) Autonomoen kasuan, urte osoko hiruhileko BEZaren aitorpena, eta urteko diru-sarreren zinpeko aitorpena, hilabetez hilabete banakatua.

h) Banantze- edo dibortzio-kasuetan, epaiaren eta hitzarmen arauemailearen kopia aurkeztu beharko da, bai eta epaian ezarritako diru-ekarpenaren banku-egiaztagiriak ere. Mantenu-pentsioa ez bada ari ordaintzen, epaitegian epaia betearazteko aurkeztutako eskaeraren kopia edo jarduketen hasieraren egiaztagiria.

i) Hipoteka- edo alokairu-gastuen azken hiru ordainagiriak gutxienez ordaindu izanaren gaineko ziurtagiriak eta errentamendu-kontratua.

j) Minusbaliatuen kasuan, desgaitasun-mailari buruzko ziurtagiria aurkeztu behar da.

k) Diru-laguntza zehazterakoan beharrezkoak izan daitezkeen intereseko bestelako agiri batzuk, eskatzaileen osasun-, gizarte- edota ekonomia-egoera egiaztatzekoak, betiere programaren arduradunak eskatzen baditu.

Diru-laguntza honen izaera eta xedea kontuan harturik, ez da eskatuko b) letran adierazitako II. eranskina aurkeztea, informazio hori I. eranskinean jasota baitago.

Kontuan hartuko dira, halaber, egoera berezi batzuk, non jantoki zerbitzua prebentzio- eta babes-neurri bat izan baitaiteke haurrentzat, edota haurrek tratamendu berezia behar badute, orokortzeko zaila dena. Halako kasuetan, salbuespen bat egin daiteke deialdi honetan ezarritako muga ekonomikoetan zein erroldaren antzinatasunean, betiere kontuan harturik salbuespenezko kasua dela eta horretarako balorazio teknikoko txostena egin ondoren.

Udalak ofizioz egiaztatuko du onuradunek erroldan izena emana duten, halako moduz non eskabidea aurkezteak berak berekin ekarriko baitu Iruñeko Udalak datu horiek guztiak egiaztatzeko baimena, deialdi honetan jasota dagoenarekin bat.

Agiriek jatorrizkoak izan beharko dute, edo horien kopia konpultsatuak, edo, bestela, indarrean dagoen legeekin bat kautoak diren kopiak.

H.–Prozedura tramitatu eta ebaztea. Ebazpenaren jakinarazpena:

1. Prozedura tramitatzea: Espedienteak jaso ahala tramitatu eta ebatziko dira, eta horretarako aurrekontu-krediturik dagoen bitartean, betiere deialdi honen B.4) idatzi-zatian zehaztutako betekizunen, moduen eta balorazio-lehentasunen arabera. Ebazpen-proposamena, behar bezala arrazoiturik, instrukzio-organoak emanen du, espedientea kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.

Halaber, ebazpen-proposamena emanen da Programaren ardura duen udal-teknikariaren txostena ikusita.

Behin eskaerak Gizarte Ongizate eta Berdintasun Alorrean erregistratuta eta programaren arduradun diren udal-teknikariek balorazioa egin ondoren, egindako balorazioaren emaitza jakinaraziko zaie familia eskatzaileei, ikastetxeei, eskola-jantokiko zerbitzua kudeatu behar duten entitateei eta dagokion udal-zerbitzuari. Jakinarazpen horrek ez du inolako eskubiderik sortzen proposatutako onuradunaren alde, Iruñeko Udalaren aurrean, aipatu onuradunari diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazi arte.

2. Ebazteko eta jakinarazteko epea: Ebatzi eta jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere.

Diru-laguntza emateko ebazpena jakinaraziko zaie ikastetxeei, jantoki zerbitzua kudeatu behar duten entitateei eta diru-prestazioaren onuradunen behin betiko zerrendan agertzen diren haurrei.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak arrazoitua izan beharko du, eta bertan berariaz zehaztuko dira honako hauek: diru-laguntzak jasoko dituzten pertsona edo entitate eskatzaileak, laguntzen zenbatekoak eta, eskaera ezetsirik izanez gero, haien eskatzaileak diren pertsonak edo entitateak.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta eskatzaileei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 58. artikuluan agindutakoarekin bat.

3. Ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea abiatzeko data:

–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen den eguna: BAI EZ.

–Tramitatzeko eskumena duen organoaren erregistroan eskaera sartzen den eguna: BAI EZ.

Epea kontatzeko beste sistema bat: ...........................................

Behin prozedura ebazteko gehieneko epea berariazko ebazpenik eman gabe igarota, eskaera ezetsitzat joko da.

I.–Emandako diru-laguntzen publizitatea:

Diru-laguntzak emateko ebazpena argitaratzeko beharra: BAI
EZ.

Argitaratzeko bidea:

Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Iruñeko Udaleko iragarki-taula.

Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 18.1. b) artikuluan ezarritakoarekin bat, ez da argitaratu behar diru-laguntzak emateko ebazpena.

J.–Diru-laguntzen xede diren gastuak:

1. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuen zehaztapena:

Diruz laguntzeko moduko gastutzat joko dira diru-laguntzen xede den jarduerarekin ezbairik gabe bat datozenak, baldin eta behar-beharrezkoak izan eta deialdi honen J.2) idatzi-zatian ezarritako epean egiten badira. Zehazki, deialdi honi dagokionez, honako gastu hauek ahalko dira diruz lagundu:

–Kasuan kasuko ikastetxeko jantokian haurrak artatzetik eratorritakoak, 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko aldirako edota 2015eko irailetik abendura bitarteko aldirako.

Diru-laguntzaren xede diren gastuetan, eskuratze-kostua ezin izanen da inoiz izan merkatuko balioa baino handiagoa.

Egindako gastutzat hartuko da deialdi honen Ñ.2) idatzi-zatian ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen benetan ordaindutako gastua: BAI EZ.

Honako gastu hauek ez dira inoiz ere diru-laguntzen xedea izanen:

2. Diru-laguntzen xede izan daitezkeen gastuak egiteko epea: Deialdiaren indarraldia bera.

K.–Azpikontratatzea:

Jarduera osorik edo zati batean hirugarrenek egitea hitzartzeko aukera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin bat:

BAI EZ.

Portzentajea: ......................................................................................

L.–Diruz lagundutako jardueren finantzaketa:

Pertsona edo entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak finantzatu beharko dituzte, beren ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez, idatzi-zati honetan zehaztutako zenbateko edo portzentajean. Finantzaketa horren zenbatekoa, jatorria eta diru-laguntzaren xedea den jarduerari aplikatzeko era justifikatzeko betebeharra:

BAI EZ.

Zenbatekoa edo portzentajea: ............................................................

M.–Diruz lagundutako jardueraren bateragarritasuna edo bateraezintasuna:

Udalaren diru-laguntza jasotzea bateragarria bateraezina da helburu bererako beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk jasotzearekin, kontuan hartu gabe zer administrazio, entitate edo pertsonak eman dituen laguntza horiek.

Oinarri hauek arautzen dituzten prestazioak beste erakundeek (Nafarroako Gobernua, enpresek emandako hobari sozialak, etab.) emandako laguntzen osagarri izanen dira.

Diru-laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izango, berez edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo norberaren baliabideak gehituta, diru-laguntza horien xedea den jardueraren kostua baino handiagoa. Halakorik gertatuko balitz, bidezkoa izango da kostuaren gainetik lortutako soberakina itzularaztea, bai eta dagozkion berandutze-interesak eskatzea ere.

Diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabiderik eskatu edo lortuz gero, pertsona edo entitate onuradunak horren berri eman beharko dio organo emaileari. Jakinarazpen hori jakin bezain azkar egin beharko da, eta, edonola ere, jasotako funtsen erabileraren justifikazioa egin baino lehen.

N.–Ordainketa:

1. Nola ordaindu: Diru-laguntzak modalitate honen arabera ordainduko dira:

Diruz lagundutako ekintzak, proiektuak, jarrerak edo ekintzak justifikatu ondorengo ordainketa.

Konturako ordainketa:

Ordainketa zatikatua. ...............................................................

Ordainketa aurreratua. ............................................................

Diru-laguntza hauek ordaintzeko modua honako sistema honi lotuko zaio:

–2015eko urtarriletik ekainera bitarteko eskola-aldia:

Iruñeko Udalak 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko aldiari dagokion zenbatekoa aldez aurretik ordaintzen ahalko du, deialdi honetan ezarritako errenta-baremoa aplikatuta lortutako zenbatekoarekin bat. Halaber, laguntza ematen ahal zaie diru-laguntza 2014ko irailetik abendura bitarteko aldian eskatu eta hura jaso ezin izan zuten erabiltzaileei –baldin eta deialdi honetan galdatutako baldintzak betetzen badituzte–, bai eta 2014ko irailetik abendura bitarteko aldian diru-laguntza jaso zutenei ere.

Behin eskola-aldia bukatuta, eta deialdi honen Ñ) idatzi-zatian adierazitako egiaztagiriak aurkeztuta, beranduenez 2015eko ekainaren 30ean, Iruñeko Udalak 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko eskola-aldirako emandako eta ordaindutako zenbatekoa ordaindu edo doituko da.

–2015eko irailetik abendura bitarteko eskola-aldia:

Iruñeko Udalak 2015eko irailetik abendura bitarteko aldiari dagokion zenbatekoa aldez aurretik ordainduko du, oinarri hauetan ezarritako errenta-baremoa aplikatuta lortutako zenbatekoarekin bat.

Behin eskola-aldia bukatuta, eta egiaztagiriak aurkeztuta (bertaratzea eta kostua egiaztatzeko fitxa) beranduenez 2016ko urtarrilaren 29an, Iruñeko Udalak 2015eko iraila-abendua eskolaldirako emandako eta ordaindutako zenbatekoa doituko da.

Diru-laguntzak kasuan-kasuan jantoki zerbitzua kudeatzeko ardura duten entitateei ordainduko zaizkie, eta horiek, behin diru-laguntzaren zenbatekoa jaso ondoren, onuradunei banatu beharko dizkiete, gehienez ere, hilabeteko epean. Halaber, baldin eta jantokien kostua eta bertaratzea egiaztatu ondoren alderik baldin badago aldez aurretik ordaindutako zenbatekoen eta benetan ordaindu beharko ziren zenbatekoen artean, horiek itzuli beharko dituzte jantoki-zerbitzuak kudeatzeko ardura duten erakundeek.

Ordainketa mistoa (ordainketa zatikatua eta aurreratua) ..............

Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, ez badituzte eguneraturik tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.

Aurrekoa gorabehera, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 33.4. artikuluan xedatutakoarekin bat, Iruñeko Udalak ofizioz kitatzen ahalko ditu diru-laguntzen onuradunekin kobratzeke dituen zorrak, emandako diru-laguntzaren edo horren parte baten bidez haiek berdinduta.

2. Bermeen eraketa:

BAI EZ.

Eratzeko modua eta zenbatekoa: .......................................................

Ñ.–Justifikazioa:

1. Justifikatzeko modalitatea: Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, modalitate hau erabiliko da:

Justifikazio-kontua:

Justifikazio-kontua, gastuen ziurtagiria aurkeztuta (Ordenantzaren 35. artikuluan ezarritako aginduekin bat).

Justifikazio-kontua, kontu-ikuskaritzaren txostena aurkeztuta.

Bestelako edukirik: BAI EZ.

Justifikazio-kontu sinplifikatua ..................................................

Gastuaren egiaztapena, moduluka (Ordenantzaren 37. artikuluan ezarritako aginduekin bat):

Zehaztu beharrekoak:

Modulua osatuko duten unitateak.

Moduluaren unitate-kostua.

Gainerako inguruabarrak.

Kontabilitate-orrien aurkezpena:

Pertsona edo entitate onuradunak ziurtagiri bat aurkeztu beharko du egiaztatzeko aurkeztutako kontabilitate-orriak ofizialak direla, eta entitatearen kasuan kasuko organo eskudunak behar bezala onetsiak.

Beste sistemaren bat: Eskolako jantoki-zerbitzua kudeatzeko ardura duten entitateek justifikatu beharko dituzte, kasu bakoitzean, kostua eta jantokietara benetan bertaratzea. Halaber, ikasturtean zehar, eskolako jantoki-zerbitzua kudeatzeko ardura duten entitateek jakinaraziko dituzte hala gurasoek haurrak jantokira ez joateko emandako “baja-aurreabisuak” nola diru-laguntza jaso baina jantokira joaten ohi ez diren ikasleen kasuak. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, justifikazio gisara, idatzi-zati honen 2. zenbakian adierazitako epe bakoitzean:

1.–Eskola-jantokira bertaratzeari buruzko fitxa: Bertaratze-zerrenda, non zehatz-mehatz adieraziko baita ikasle bakoitza zein egunetan joan den, benetan, eskola-jantokira.

2.–Eskolako egutegia.

3.–Jantokira bertaratzeko aurreikusitako hilabeteak.

4.–Banku-kontuaren zenbakia.

2. Justifikazioa aurkezteko mugaeguna: Eskola-aldia zein den, honako epe hauek ezartzen dira:

–2015eko ekainaren 30a bitarte, 2015eko urtarriletik ekainera bitarteko eskola-aldirako.

–2016ko urtarrilaren 29a bitarte, 2015eko irailetik abendura bitarteko eskola-aldirako.

O.–Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak:

Zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze-interesak galdatzea –diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina, dirua itzultzea bidezkoa dela erabakitako egunera arte–, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 45. artikuluan ageri diren itzularazteko arrazoietako batek ukitzen badu onuraduna, eta idatzi-zati honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

Dirua itzularazteko berariazko arrazoiak: BAI EZ.

P.–Errekurtsoak:

Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:

–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.

Q.–Kontuan hartu beharreko beste batzuk:

R.–Eranskinen aurkibidea:

I. Eranskina. Eskabide-eredua.

II. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, onuradunak betekizunak betetzen dituela eta onuradun izateko ezein debeku ziok ukitzen ez duela ziurtatzeko.

Diru-laguntza honen izaera eta xedea kontuan harturik, ez da eskatuko eranskin hau aurkezteko, informazio hori I. eranskinean jasota baitago.

III. Eranskina. Erantzukizuneko aitorpena, xede bererako diru-laguntzak eskatu izanaren gainean.

Eranskin osagarriak.

Iruñean, 2015eko apirilaren 14an. Zinegotzi Delegatua, Ana Lezcano Galar.

I. ERANSKINA

Eskabidea, ikastetxeetako jantokietarako diru prestazioetarako 201...-201...(e)ko ikasturtea

Auzo Unitatea/Zerbitzua

ESKATZAILEA

Lehen abizena

Bigarren abizena

Izena

IFZ/AIZ

Telefonoak

Helbidea

PK

ESKAERA

Laguntza ekonomikoa, behean adierazitako haurrak honako ikastetxe honetako jantokira joan daitezen:

IKASTETXEA:

Hasiera-data

(familiak bete beharrekoa):

ADINGABE ONURADUNAK

LEHEN
ABIZENA

BIGARREN ABIZENA

IZENA

IKASTURTEA

FAMILIA-
TARTEA

201...-201...

201...-201...

201...-201...

Guraso bakarreko familia da, Familia ugaria, edo %33ko minusbaliotasuna edo handiagoa duen kiderik duen familia? (Baiezkoan, adierazi kide-kopurua: .......).

ADIERAZPENA:

Eskabide honetan jasotako datuak benetakoak dira, eta baditut hori egiaztatzen duten agiriak; halaber, men egiten diot aginte eskudunek egin dezaketen egiaztapenari.

Konpromisoa hartzen dut eskatu zaizkidan agiriak aurkezteko deialdian zehaztutako epean.

Betetzen ditut hala Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak onuradun izateko ezarritako baldintza orokorrak nola deialdi honetan aurreikusitako berariazko baldintzak.

Baimena ematen dut Iruñeko Udalak ofizioz ziurta dezan deialdi honetako G.4) atalean adierazitakoa.

Iruñean, .......(e)ko ........................(a)ren (e)an

 Eskatzailearen sinadura

DATUEN BABESA:

Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakitera ematen dizugu deialdi honetan eman dituzun datu pertsonalak diru-laguntza kudeatzeko baino ez direla erabiliko, eta Iruñeko Udalaren datu-baseak osatzen dituzten fitxategietan bildu ahalko direla. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalera zuzenduta gauzatzen ahalko duzu datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea. Eskubide hori gauzatzeko, Udaleko Erregistro Orokorrera jo dezakezu (Kondestablearen Jauregia. Kale Nagusia 2, 31001 Iruña) edo egoitza elektronikora (www.pamplona.es). Halaber, jakinarazten dizugu haurraren identifikazio-datuak eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa ikastetxeko jantokiko Guraso Elkarteari jakinaraziko zaiola, diru-laguntza kudeatu dezan. Zuk aurkeztutako eskabide hau ere baimen informatua da hemen adierazitakoetarako.

Iragarkiaren kodea: L1505730