81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Ozkarizko UE-3 birzatitzeko proiektuko aldaketa.
Hasierako onespena

Lizoainibarko Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ozkarizko UE-3 birzatitzeko proiektuko aldaketa, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 150. artikuluan, 76 eta 151.1 artikuluei buruz, ezarritakoari jarraituz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da.

Lizoainen, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1505650