81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Aldaketa, Herrilurren ordenantzan. Hasierako onespena

Lizoainibarko Udalak, 2015eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi du Herrilurren ordenantzako aldaketa, 20. artikuluko 2. idatz-zatian jasotako aurreikuspena 28. artikuluko 2. idatz-zatian ere ezarri dadin.

Hona hemen 28. artikulu berriari erantsi nahi zaion testua:

"Zuzenean eta pertsonalki lan egiteak erran nahi du nekazari lan guztiak berak egitea, uzta biltzea kenduta, esleipen hartzaileak ez diren langileek egiten ahalko baitute".

Aldaketaren xedea da lan pertsonalaren araudi bera ezartzea bai lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduen esleipen-hartzaileei dagokienez bai herritarrendako esleipen zuzeneko aprobetxamenduen esleipen-hartzaileei dagokienez; horrela, biei araudi bera aplikatuko zaie.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 325. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, udal ordenantzaren hasiera bateko aldaketari buruzko espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratu ondotik, interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, Lizoain-Arriasgoitiko Udalaren Herrilurren ordenantza behin betiko onetsita geldituko da eta haren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizoainen, 2015eko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, Amaia Ekisoain Gorriz.

Iragarkiaren kodea: L1505649