2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena
Leringo Udalak, 2015eko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko determinazio xehakatuen aldaketa, abeltegien debeku eremuari dagokionez, S.A.T. Guembek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Lerinen, 2015eko apirilaren 9an.–Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1505539