81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

1. aldaketa 2015eko aurrekontuetan. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2015eko apirilaren 10eko osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1/2015 aldaketa Udalaren 2015eko aurrekontuan, kreditu gehikuntza bati dagokiona.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Leotzen, 2015eko apirilaren 13an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1505648