81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2015eko apirilaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Ezgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza, eta, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz, espediente hori jendaurrean egonen da hilabeteko epean, alegazioak aurkeztu ahal daitezen.

Imotzen, 2015eko apirilaren 8an.–Alkatea, Jose Angel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1505502