81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Aldaketa ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2015eko apirilaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa, Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork alegaziorik aurkezten ez badu, aldaketa behin betikoz onetsirik geldituko da Ibilgailuak espaloietan barna sartu-ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantzan, eta haren testua osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2015eko apirilaren 14an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1505734