2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AGOITZ
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Agoizko Udalak, 2015eko apirilaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, behin betiko onestea fatxaden lerrokadurarako xehetasun azterlanaren proiektua, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua paratzeko Toki Eder kaleko 1ean eta 2an. Toki Eder kaleko 1. eta 2. zenbakietako jabeen elkarteak aurkeztu du.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatuari jarraikiz.
Agoitzen, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Unai Lako Goñi.
ERANSKINA
Memoria justifikatzailea. Sustatzailea eta helburua. Toki Ederko jabeen elkarteak eskaturik (IFK: H 31278609, helbidea Toki Eder kaleko 1ean eta 2an, 31430 Agoitz), elkarteko buru Isidro Manuel Otano Remiro jaunaren bitartez (NANa: 72634235 M), honako xehetasun azterlan hau egin du Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailuak paratzeko, Agoizko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko Hirigintza Arauetan jasotako determinazioei jarraikiz. Xehetasun azterlan hau 1. poligonoko 210. lurzatiari buruzkoa da, 1. azpieremua, Z.O.1.1 eremu antolatua, Agoizko (Nafarroa) udal mugapean. Lurzati horrek fatxada dauka udal pilotalekuaren atzeko alderantz eta Toki Eder eta Irigai kaleen aldera, xehetasun azterlan honekin batera aurkeztutako informazio planoetan ikus daitekeen moduan. Formulazioaren bidezkotasuna. Agoizko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko Hirigintza Arauek, arau xehakatuek, Z.O.1.1 eremu antolatuak (oztopo arkitektonikoak kentzeko determinazioei dagokienez) ezartzen dute nahitaezkoa dela xehetasun azterlana egitea jarduketa hau gauzatu aurretik. Halaber, ezartzen du xehetasun azterlana Agoizko Udalak aztertu eta onetsi beharko duela, edozein lizentzia eman baino lehen. Aipatu etxe multzoan igogailua paratu eta oztopo arkitektonikoak kentzeko aurreikusi diren obrak egitea beharrezkoa dela kontuan harturik, honako xehetasun azterlan hau egin da, mota horretako dokumentuak prestatzeko jarraibideekin bat; dokumentu horiek Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Legea onesten duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 62. artikuluei jarraikiz prestatuko dira.
Memoria deskribatzailea. Eraikinaren deskribapena. Xehetasun azterlan honen xede den eraikinak beheko solairua gehi 3 solairu ditu; beheko solairuan, gehienbat, saltokiak eta biltegiak daude, eta gainerako solairuetan etxebizitzak, guztira 21, hau da,12 etxebizitza 1 zenbakidun atarian eta 9 etxebizitza 2 zenbakidunekoan. Bi atarietan igogailua paratzea eta oztopo arkitektonikoak kentzea aurreikusi da. Arkupedun egitura du, bi orriko fatxada tradizionalekoa da, bertan konbinatuz zeramikazko bistako adreilua eta morterozko estaldura pintura plastikoz babestua. Estalki makurtua du, eta arabiar erako zeramikazko teilaz estalita dago. Bi egoera desberdin ditugu. 2. atariari dagokionez, ez da beharrezkoa xehetasun azterlan honetan deskribapenik egitea, ez baita aurreikusi fatxadaren eta estalkiaren lerrokaduretatik kanpo ateratzea eta, beraz, ez baitu eraikinaren bolumena handitzen. Bestalde, 1. atariak azterketa eta deskribapen zehatzak behar ditu, Agoizko Udalak igogailua paratzeko onespena eman dezan. Hautatu diren konponbideak. Instalazioa fatxadaren lerrokaduretatik kanpo egiteko aukera aurkeztu da. Igogailua paratzeko aurkeztu den aukera egokiena da bai teknikoki bai ekonomikoki, eta horrek fatxadatik eta lerrokaduratik kanpoko aprobetxamendua dakar. Instalazioaren deskribapena. Udal araudiaren arabera, oztopo arkitektonikoak kentzearren, obrak lerrokaduretatik kanpo egiten ahalko dira, aprobetxamendua kontsumitu gabe. Kasu honetan, igogailua paratzeko hautatu den tokia fatxadaren egungo lerrokaduretatik kanpo dago, baina ez da beharrezkoa aprobetxamendu publikoa kontsumitzea, zeren eta, igogailua beheko solairuan lurreratzeko, merkataritzako lokala okupatzea aurreikusi baita. Igogailuaren zuloa ixteko sandwich panela aurreikusi da, eta aluminio anodizatu naturaleko kolorea izanen du akaberan. Kasetoiaren estalkia laua izanen da, errekarrizko agregakinez estalia, eta urak eraikinaren estalkirantz bideratuko dira. Lerrokadurak, sestrak eta bolumenak. Aldatu eginen da eraikinaren lerrokadura, baina ez da eremu publikoa aprobetxatuko, eraikineko jabeen elkartearena baita. Aipatu den moduan, beheko solairuan lurreratzeko, merkataritzako lokala okupatuko da. Eraikinaren bolumena %0,25 handituko da (26,76 m³), eta 2,89 m²-ko okupazioa izanen du solairuan. Fatxadatik aterako den elementuan igogailuaren beraren instalazioa aurreikusi da. Kasetoia teilatu-hegalen kotatik gora aterako da, baina ez inolako gailurrik eta, beraz, teilatu-gailurra ere ez. Eskailera zuloa ez da ukituko, beheko solairuan izan ezik, non aldaketaren batzuk eginen diren aplikatu beharreko araudiarekin bat etortzeko.
Iragarkiaren kodea: L1505408