81. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANUE

Hornidura eta saneamenduko eskumenen eskuordetza ezeztatuta

Anueko Udalak, 2015eko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:

Ezeztatzea edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenen eskuordetza, Olagueko eta Etulaingo mugapeei dagokienez, Anueko Udalak 1992ko uztailaren 31n kontzeju horien alde egindakoa.

Horretarako, onetsi da Anueko Udalaren subrogazioa orain arte Olagueko eta Etulaingo kontzejuen kargura zeuden eskubide eta betebehar guztietan, Olagueko eta Etulaingo mugapeetan edateko uraren hornidurako eta saneamenduko eskumenei dagokienez.

Erabaki honen berri ematea Olagueko eta Etulaingo kontzejuei, eta Ultzanuetako Mankomunitateari.

Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13. artikuluko 3. atalaren edukiarekin bat.

Olaguen (Anue), 2015eko martxoaren 20an.–Alkatea, Raúl Pascal Egozcue.

Iragarkiaren kodea: L1505501