1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.
Iragarki honen bidez aditzera ematen da José Antonio Posadas Martínez jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 20ko 401/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, 2014-2015 ikasturteko estatuko lekualdatze lehiaketarako deialdiko lanpostu hutsen behin betiko zerrenda onetsi zen Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegorako, besteak beste.
Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Orientabidea espezialitateko izangai interesdunak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (ordena-zenbakia: 0004 - ED02 - 2015 - 000010) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2015eko apirilaren 20an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1506051