80. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Administrazioarekiko auzibidera jo aurretiko errekerimendua.

2015eko urtarrilaren 15ean, Larragako Udaleko alkate Antonio Lamberto Urquijo jaunak administrazioarekiko auzibidera jo aurretiko errekerimendua aurkeztu du Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 818/2014 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Ubidea handitzeko XXIII. sektorearen (Larraga, Berbintzana eta Miranda Arga) lurzati berrantolamenduaren oinarriak onetsi ziren. Errekerimendu horretan eskatzen du Mendigorritik Miranda Argako mugaraino Larragako mugapean barna doan 10 kilometro luzeko ureztaketa-ubide zaharra Larragako Udalaren izenean jartzeko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoaren arabera, aditzera ematen zaie interesdun guztiei alegazioak egiten ahal dituztela hamar egun balioduneko epean, gehienez ere, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, haiek Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Erregistroan (González Tablas kalea, 9; Iruña) edo aipatu 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako tokietan aurkeztuta.

Errekerimenduaren kopia eta espedientean dauden agiriena interesdunen eskura daude Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusian (González Tablas kalea, 9, laugarren solairua, Iruña).

Iruñean, 2015eko martxoaren 18an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F1504510