80. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa haur hezitzaile izateko bi zerrenda osatzeko deialdiaren kontra.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak urtarrilaren 19an eman 106/2015 Ebazpenaren bidez, haurren hezitzaile lanpostuak betetzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bitartez osatzeko deialdia onetsi zen: bata, aldi baterako kontratazioak egiteko eta, bestea, zerbitzu berezien egoeran prestakuntza izateko. 2015eko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 10ean.

Ana María Paris Goñi, Amaya Lipuzcoa López, Leire Seminario Aguirre, Ana María Rubio Fernández, Elena Irisarri Iturbide, Cristina Izquierdo Fernández eta Carlos Cabodevilla Cabodevilla jaun-andreek, STEE-EILASen ordezkatuz (Sindicato de Trabajadores/as de Enseñanza de Euskadi-Euskadiko Irakaskutzako Langileen Sindikatoa), gora jotzeko errekurtsoa jarri dute Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 19ko 106/2015 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, haur hezitzaile lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez egiteko deialdia onetsi zen (zerrendetako bat aldi baterako kontratazioetarako da, eta bestea prestakuntzarako zerbitzu berezietako egoeran aritzeko). Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 19, Iruña), dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2015eko martxoaren 25ean.–Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1504735