6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
LESAKA
Biztanleen udal erroldan baja ematea
Alkatetzaren 140/2015 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, jakinarazi ahal izan ez denez gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikagarria den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.
140/2015 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Lesakako Udaleko 1. alkateordeak emana, jarduneko alkate gisa, biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hasten duena.
Ikusirik Nancy Esther Vera Reyesek aurkezturiko idazkia, non eskatzen duen ondoren adierazten den pertsonari biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko, ez delako bizi erroldatuta dagoen etxean:
–Juan Carlos Moreno Vera, Y1494674X bizileku-txartela.
Kontuan hartuz, Toki Entitateen Biztanleriaren eta Lurralde Mugapenaren gaineko Erregelamenduaren 72. artikuluarekin bat etorriz, Udalak baja emanen diela, inskripzio okerragatik, aipaturiko erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.
Ebatzi dut:
1. Lehen aipaturiko pertsonari herri honetako biztanleen udal erroldan ofizioz baja emateko espedientea hastea, ez delako bertan bizi.
2. Interesdunari jakinaraztea ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dagoen ala ez adierazi ahalko duela. Azken kasu honetan, egoki juzgatzen dituen dokumentuak eta justifikazioak aurkez ditzake.
Lesakan, 2015eko apirilaren 16an.–Jarduneko alkatea, Severiano Txoperena Matxikote.
Iragarkiaren kodea: L1505910