80. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

272/2015 EBAZPENA, apirilaren 14koa, Landa Garapeneko zuzendari nagusiak emana, tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak onesten dituena Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamenduak, Bigarren Zatiaren (EIE Funtsei aplikatu beharreko xedapen komunak) III. Tituluan (Programazioa), tokiko garapen parte-hartzailea jorratzen du II. Kapituluan, beren estrategiak eratzeko eta abian jartzeko tokiko komunitateek duten gaitasunean oinarritua. Arautegi horrek definitzen ditu izan daitezkeen diruzko laguntzak, finkatzen du tokiko garapen estrategien edukia eta haien hautapena, tokiko ekintza taldeen zereginak eta baldintzak ezartzen ditu, horiek baitira estrategiak eratzeko eta gauzatzeko entitate arduradunak eta, azkenik, laguntza motak zehazten ditu.

Bestalde, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 (EB) Erregelamenduak finkatzen ditu, landa garapenaren sei lehentasunen artean, gizarteratzea sustatzea, pobretasuna gutxitzea eta landa eremuen garapen ekonomikoa, non sartzen baita tokiko garapena bultzatzea landa eremuetan.

Orobat, tokiko ekintza taldeei (TET) aukera ematen die kudeaketa agintaritzak edo erakunde ordaintzaileak delegatutako eginkizun osagarriak garatzeko, abian jartzeko kit bat xedatzen du eta lankidetza jarduerak arautzen ditu, LEADER barnean. Azkenik, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamenduak, kudeaketarako eta kontrolerako sistema integratuaren menean jartzen ditu LEADER laguntzak.

2014ko urriaren 30ean, Batzordeak sinatu zuen 2014-2020 Elkartzeko Akordioa Espainiarekin, Europar Batasunaren EIE Funtsak erabiltzeari buruz. 2015eko otsailaren 13an, onetsi zuen Espainiako 2014-2020 Landa Garapenerako Esparru Nazionala, Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egina.

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programa 2014ko irailaren 15ean aurkeztu zen ofizialki Batzordean eta, horrek onetsi baino lehen, zehatz-mehatz aztertu eta ebaluatu zuen. Tokiko garapen parte-hartzailea “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurrian sartua dago. Bertan biltzen dira jarduketa hauek: tokiko garapenerako estrategiak prestatzeko gastuak eta horiek gauzatzea, lankidetza proiektuak eta animazio eta funtzionamendu gastuak.

Ebazpen honekin, Espainian Elkartzeko Akordioak ezarritako baldintzak betetzen dituzten erakundeentzat eskaerak aurkezteko epea zabaltzen da, ETGP bat egin nahi dutela eska dezaten.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, eta ebazpen honetan zehaztutako epeetan, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak argitaratuko du tokiko ekintza talde izan nahi duten erakundeen zerrenda, bakoitzak hartuko duen lurraldea eta tokiko garapen parte-hartzailerako (Leader) LGP 2014-2020 behin-behineko finantza dotazioa nola banatuko den. Dotazio hori ezin da emandako laguntzatzat hartu tokiko garapen estrategiak onetsi arte. Gainera, Nafarroa-LGPen “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” azpineurri guztiak bilduko ditu.

Hautatutako erakundeek aukera izanen dute 1303/2013 (EB) Erregelamenduko 35.1 artikuluaren a) letran aurreikusitako prestakuntzako laguntzara aukezteko. Laguntza hori ETGParen hautaketa deitzen denean ordain daiteke, hura onetsi baino lehen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen ekainaren 27ko 29/2012 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Tokiko ekintza taldeak izan nahi duten erakundeak hautatzeko oinarri arautzaileak onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitalpen egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2015eko apirilaren 14an.–Landa Garapeneko zuzendari nagusia, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

1. ERANSKINA

Jarduketa-eremua, Landa Garapeneko zuzendari nagusiaren 158/2015 Ebazpenaren arabera

1. Udalerrien ezaugarriak.

UDAL.
KOD.

UDALERRIA

UDALERRIAREN AZALERA

(km²)

BIZTANLERIA (biztanleak)

ZAHARTZE
INDIZEA (%)

ISOLAMENDUA (minutuak)

LANGABEZIA TASA (%)

AZALERA NATURA 2000n
(%)

NLEren AZPIARLOA

31001

Abaigar

4,90

98

34,70

33,26

16,67

2,01

04.2

31002

Abartzuza

14,70

556

32,40

35,29

12,14

0,00

04.1

31003

Abaurregaina

20,90

136

45,60

46,01

5,45

24,45

07.2

31004

Abaurrepea

11,10

38

50,00

42,99

3,57

16,23

07.2

31005

Aberin

21,10

390

28,50

33,96

17,79

0,00

04.3

31006

Ablitas

77,40

2.632

27,20

10,37

27,22

39,64

01.3

31007

Adios

8,30

183

27,90

20,25

18,64

0,00

10.6

31008

Aguilar Kodes

18,60

100

55,00

24,33

20,00

12,32

04.5

31009

Oibar

48,00

873

31,80

34,47

12,39

0,60

06.1

31010

Altsasu

26,80

7.711

23,20

29,60

27,77

0,00

09.3

31011

Allin

43,00

851

31,50

38,53

22,08

23,86

04.2

31012

Allo

36,30

1.029

35,70

38,71

20,67

4,14

04.3

31013

Ameskoabarrena

46,80

785

34,30

43,34

13,65

51,26

04.2

31014

Antzin

8,80

376

26,10

34,81

20,27

10,16

04.2

31015

Andosilla

51,60

2.883

24,00

37,21

19,33

10,87

03.3

31017

Anue

61,40

460

27,20

16,75

14,52

31,16

10.1

31018

Añorbe

24,10

556

24,10

17,38

10,65

0,00

10.6

31019

Agoitz

13,20

2.684

19,90

20,48

21,88

21,92

07.5

31020

Araitz

39,30

552

31,30

28,88

10,47

30,13

09.2

31021

Aranaratxe

5,10

82

34,10

37,21

6,45

63,20

04.2

31022

Arantza

30,20

634

31,40

23,93

8,00

0,33

08.2

31024

Arano

13,30

120

28,30

20,16

33,33

0,00

09.1

31025

Arakil

52,40

959

28,30

13,99

18,81

32,27

09.4

31026

Aras

18,00

183

40,40

13,63

7,14

0,00

03.1

31027

Arbizu

14,30

1.099

23,50

25,11

16,23

57,90

09.4

31028

Artzibar

146,30

276

27,90

30,28

29,09

40,81

07.5

31029

Los Arcos

57,20

1.182

36,90

19,56

17,22

28,37

04.5

31030

Arellano

16,80

205

28,30

39,20

17,74

0,00

04.3

31031

Areso

12,00

271

30,60

20,67

9,78

0,00

09.1

31032

Arguedas

66,40

2.335

29,40

11,33

20,10

46,18

01.1

31033

Aria

8,20

56

33,90

38,73

16,00

0,00

07.2

31034

Aribe

4,30

47

40,40

37,02

8,00

9,91

07.2

31035

Armañantzas

12,30

59

66,10

16,13

30,00

0,00

04.5

31036

Arroitz

55,20

1.084

34,70

30,98

19,67

0,00

04.3

31037

Arruazu

5,70

120

33,30

22,67

6,67

51,18

09.4

31038

Artaxoa

66,90

1.721

28,90

26,16

15,42

0,00

05.1

31039

Artazu

6,00

116

27,60

20,72

17,39

0,00

10.6

31040

Atetz

27,10

238

31,90

19,39

14,91

0,00

10.1

31041

Aiegi

9,60

2.133

15,00

31,12

19,93

0,00

04.4

31042

Azagra

33,20

3.840

23,00

29,80

15,12

0,00

03.3

31043

Azuelo

11,10

38

65,80

25,28

0,00

26,00

04.5

31044

Bakaiku

11,70

331

36,30

28,45

14,17

19,39

09.4

31045

Barasoain

14,00

681

21,00

17,19

17,65

0,00

05.2

31046

Barbarin

8,40

62

43,50

27,91

19,23

0,00

04.3

31047

Bargota

25,40

305

47,20

14,14

9,20

0,00

04.5

31048

Barillas

3,00

202

33,20

10,30

17,65

0,00

01.3

31049

Basaburua

82,30

874

26,30

25,21

11,08

60,72

10.1

31050

Baztan

376,80

7.974

27,80

39,47

10,54

43,98

08.1

31051

Beire

22,40

312

34,00

30,61

17,92

0,00

05.4

31052

Beraskoain

6,10

126

15,10

19,98

15,38

0,00

10.5

31053

Berbintzana

13,10

707

35,50

35,75

16,72

0,00

05.1

31054

Bertizarana

38,80

614

26,90

31,26

15,28

84,18

08.3

31055

Betelu

6,90

339

26,30

28,23

8,61

16,89

09.2

31056

Biurrun-Olkotz

16,60

229

26,20

13,50

9,52

0,00

10.6

31057

Buñuel

36,10

2.330

29,70

15,56

18,65

4,99

01.4

31058

Auritz

19,20

260

29,60

30,85

9,00

24,40

07.1

31059

Burgi

64,60

231

39,40

61,70

4,11

36,14

07.4

31061

El Busto

7,40

72

43,10

17,33

11,11

0,00

04.5

31062

Cabanillas

35,70

1.483

27,40

7,22

15,93

45,15

01.4

31063

Cabredo

12,00

100

54,00

24,31

9,09

48,52

04.5

31064

Cadreita

27,30

2.075

25,70

15,63

17,20

0,00

01.1

31065

Caparroso

80,70

2.834

25,90

25,55

19,01

25,16

02.2

31066

Cárcar

40,20

1.097

32,20

33,87

16,74

16,90

03.3

31067

Zarrakaztelu

97,30

2.541

27,10

44,56

19,96

4,29

02.2

31068

Cascante

63,10

3.970

27,90

7,12

27,36

0,33

01.3

31069

Kaseda

85,30

1.013

33,00

42,70

11,89

1,93

06.1

31070

Castejón

18,40

4.183

22,40

12,52

29,16

10,98

01.1

31071

Gazteluberri

26,70

16

100,00

54,97

0,00

80,79

07.6

31072

Cintruénigo

37,30

7.776

20,80

16,48

30,99

0,00

01.2

31073

Ziordia

14,40

372

39,50

25,35

21,31

18,28

09.3

31074

Zirauki

41,40

503

28,20

22,22

14,04

0,00

04.1

31075

Ziritza

3,70

124

15,30

16,13

34,00

0,00

10.5

31077

Corella

81,10

7.878

23,10

14,83

29,12

0,00

01.2

31078

Cortes

36,70

3.240

26,70

17,16

23,08

2,50

01.4

31079

Desoio

14,10

87

55,20

19,93

26,09

0,00

04.5

31080

Deikaztelu

33,30

659

34,30

36,98

18,43

0,00

04.3

31081

Donamaria

23,80

437

22,00

32,75

13,83

86,89

08.3

31082

Etxalar

47,00

829

28,00

19,38

14,68

0,65

08.2

31083

Etxarri

2,20

74

16,20

17,21

9,68

0,00

10.5

31084

Etxarri Aranatz

33,00

2.496

25,80

26,72

17,50

72,66

09.4

31085

Etxauri

13,60

582

20,40

12,81

16,00

1,19

10.5

31087

Elgorriaga

3,90

225

22,20

31,13

19,54

0,00

08.3

31089

Eneritz

9,40

365

22,20

17,58

16,95

0,00

10.6

31090

Eratsun

26,10

159

35,20

34,82

17,91

23,48

08.3

31091

Ergoiena

41,80

406

41,40

28,68

10,08

75,70

09.4

31092

Erroibar

144,30

814

33,20

20,68

9,39

31,92

07.1

31093

Ezkaroze

29,30

338

38,20

55,21

4,07

0,56

07.3

31094

Eslaba

19,30

128

43,80

38,99

12,00

0,00

06.1

31095

Espartza Zaraitzu

26,90

88

43,20

59,59

0,00

29,07

07.3

31096

Esprontzeda

8,80

123

43,10

21,48

8,00

7,63

04.5

31097

Lizarra

15,40

13.947

26,80

31,52

20,49

0,83

04.4

31098

Esteribar

143,30

2.428

17,30

15,33

11,69

12,40

10.2

31099

Etaiu

13,20

76

42,10

31,62

5,71

0,00

04.3

31100

Eulate

10,40

319

36,10

39,37

19,01

54,93

04.2

31101

Ezkabarte

34,00

1.781

16,50

6,31

15,56

0,00

10.2

31102

Ezkurra

23,80

151

39,70

31,06

11,29

18,79

08.3

31103

Ezporogi

46,60

44

47,70

41,51

14,29

0,00

06.1

31104

Faltzes

115,00

2.501

32,60

32,32

16,89

32,12

02.1

31105

Fitero

43,20

2.123

32,50

20,89

28,93

0,00

01.2

31106

Fontellas

22,00

983

18,50

4,22

12,58

4,27

01.5

31107

Funes

52,80

2.494

22,60

29,22

15,05

6,60

02.1

31108

Fustiñana

67,10

2.574

27,50

9,94

21,47

82,71

01.4

31110

Galipentzu

56,30

116

44,80

44,35

28,57

23,85

06.1

31111

Galoze

43,40

104

38,50

57,35

8,00

60,63

07.3

31112

Garaioa

21,20

99

47,50

39,23

7,14

0,12

07.2

31113

Garde

43,40

166

34,30

72,77

15,79

79,29

07.4

31114

Garinoain

10,30

514

19,30

17,52

19,07

0,00

05.2

31115

Garralda

21,20

187

33,70

34,48

8,33

0,63

07.2

31116

Genevilla

8,70

76

50,00

26,71

6,67

43,58

04.5

31117

Goizueta

91,40

763

29,80

29,56

22,84

39,87

09.1

31118

Goñibar

42,20

181

40,30

28,42

7,14

0,00

10.2

31119

Gorza

26,80

50

54,00

60,22

25,00

36,67

07.3

31120

Gesalatz

76,80

461

38,20

28,34

16,67

9,14

04.1

31121

Girgillao

24,60

93

34,40

26,10

15,38

0,00

10.6

31123

Uharte Arakil

37,90

851

28,00

22,48

15,67

79,19

09.4

31124

Ibargoiti

54,10

243

36,20

15,64

9,64

0,00

10.3

31125

Iguzkitza

18,00

329

31,60

30,02

17,09

1,86

04.3

31126

Imotz

42,40

434

30,60

21,78

13,53

0,00

10.1

31127

Irañeta

8,40

172

24,40

20,20

10,00

66,71

09.4

31128

Izaba

147,40

488

34,80

75,43

5,11

57,24

07.4

31129

Ituren

15,00

513

21,40

33,16

14,29

0,00

08.3

31130

Iturmendi

9,90

390

30,00

29,40

11,04

17,49

09.4

31131

Itza

52,10

1.131

18,70

9,11

11,76

0,00

10.2

31132

Itzagaondoa

59,60

183

31,70

23,91

19,70

17,82

10.3

31133

Itzaltzu

7,30

52

38,50

59,90

9,09

21,38

07.3

31134

Jaurrieta

30,90

214

41,10

51,55

7,46

2,75

07.3

31135

Xabier

46,50

115

54,80

40,49

3,03

0,47

06.2

31136

Txulapain

31,60

559

18,10

11,31

9,21

0,00

10.2

31137

Beintza-Labaien

28,00

240

29,60

41,08

12,38

36,02

08.3

31138

Lakuntza

11,00

1.277

21,10

23,97

17,35

61,06

09.4

31139

Lana

50,30

187

35,80

36,96

14,29

83,75

04.2

31140

Lantz

17,00

139

33,80

20,81

5,36

74,05

10.1

31141

Lapoblación

18,00

147

41,50

17,35

12,20

31,06

04.5

31142

Larraga

77,20

2.129

24,10

39,89

15,91

0,00

05.1

31143

Larragoa

10,40

111

51,40

34,30

11,11

54,41

04.2

31144

Larraun

108,00

997

34,20

22,47

6,81

29,21

09.2

31145

Elizagorria

16,60

202

36,10

16,84

13,11

0,00

03.1

31146

Leatxe

14,80

53

47,20

38,60

0,00

0,00

06.1

31147

Legarda

8,40

118

32,20

13,11

6,67

0,00

10.6

31148

Legaria

5,00

111

33,30

34,04

12,24

4,33

04.2

31149

Leitza

58,30

2.889

26,40

21,95

12,42

0,00

09.1

31150

Leotz

96,20

258

33,70

29,43

12,16

17,51

05.2

31151

Lerga

21,30

72

55,60

36,00

4,35

0,00

06.1

31152

Lerin

98,00

1.756

36,70

44,11

17,01

3,17

03.3

31153

Lesaka

55,20

2.784

27,30

16,43

15,07

0,93

08.2

31154

Lezaun

19,30

261

33,30

37,50

11,11

0,43

04.1

31155

Ledea

19,00

328

34,50

30,98

19,17

20,25

06.2

31156

Lizoain-Arriasgoiti

65,20

323

26,00

13,97

18,75

1,20

10.3

31157

Lodosa

45,80

4.836

25,40

26,28

21,06

1,86

03.2

31158

Longida

90,70

321

26,50

21,35

13,60

32,82

07.5

31159

Irunberri

56,90

1.379

31,70

28,47

9,85

47,45

07.6

31160

Lukin

8,80

137

32,10

26,83

27,66

0,00

04.3

31161

Mañeru

12,90

431

26,00

20,18

16,06

0,00

04.1

31162

Marañón

6,90

53

37,70

26,20

13,64

55,15

04.5

31163

Martzilla

21,70

2.813

24,60

23,61

22,77

10,84

02.1

31164

Mélida

26,10

723

37,90

34,59

17,13

10,15

02.2

31165

Mendabia

78,00

3.655

28,60

17,86

18,78

0,00

03.1

31166

Mendaza

32,80

320

36,90

28,24

15,74

13,81

04.2

31167

Mendigorria

39,30

1.095

27,20

22,82

14,57

0,00

05.1

31168

Metauten

22,20

290

39,70

35,61

16,67

10,21

04.2

31169

Milagro

28,50

3.393

22,90

20,70

19,25

8,29

01.1

31170

Mirafuentes

2,80

53

43,40

29,37

35,71

0,00

04.5

31171

Miranda Arga

60,10

909

34,10

37,48

18,64

12,03

05.1

31172

Elo

22,50

483

18,00

13,78

14,78

0,00

10.3

31173

Monteagudo

10,90

1.142

34,90

10,04

18,70

0,00

01.3

31174

Morentin

8,90

132

30,30

35,08

31,25

0,00

04.3

31175

Mues

14,40

90

48,90

23,97

15,63

0,00

04.5

31176

Murchante

13,40

3.745

22,30

4,97

22,70

0,64

01.5

31177

Murieta

4,40

354

28,50

34,61

15,04

5,09

04.2

31178

Murillo el Cuende

59,40

680

24,00

30,78

22,59

5,24

02.2

31179

Murillo el Fruto

33,40

670

35,10

42,30

20,58

4,02

02.2

31180

Muruzabal

6,30

277

31,80

16,71

13,73

0,00

10.6

31181

Nabaskoze

96,00

170

41,20

48,28

12,82

33,26

07.3

31182

Nazar

6,40

45

37,80

32,35

16,67

45,66

04.5

31183

Obanos

19,70

924

21,80

16,55

14,86

0,00

10.6

31184

Oko

3,40

66

37,90

32,85

28,00

0,00

04.2

31185

Otsagabia

115,00

604

41,40

56,85

7,49

73,43

07.3

31186

Odieta

24,00

366

23,20

18,34

13,58

0,43

10.1

31187

Oiz

8,00

144

24,30

33,03

15,79

51,23

08.3

31188

Olaibar

15,70

280

22,10

9,41

15,65

0,00

10.2

31189

Olazti

19,60

1.627

27,00

27,09

21,62

4,19

09.3

31190

Olexoa

4,40

56

42,90

30,33

0,00

0,00

04.3

31191

Erriberri

84,00

3.875

25,20

26,42

18,08

0,00

05.3

31192

Oloritz

40,00

187

23,50

16,02

10,00

0,00

05.2

31194

Ollaran

37,00

404

23,80

22,62

14,56

0,00

10.2

31195

Orbaitzeta

82,30

214

38,30

42,98

13,24

76,17

07.2

31196

Orbara

9,10

41

53,70

41,41

0,00

3,03

07.2

31197

Orisoain

7,10

95

29,50

19,98

16,67

0,00

05.2

31198

Orontze

11,10

49

22,40

57,56

4,55

1,08

07.3

31199

Orotz-Betelu

23,50

165

53,30

39,67

13,33

12,41

07.5

31200

Oteitza

48,00

950

28,70

33,75

17,48

0,00

04.3

31202

Azkoien

88,40

5.975

22,00

28,15

18,98

19,72

02.1

31203

Petilla Aragoi

28,00

32

40,60

58,57

44,44

0,00

06.2

31204

Piedramillera

11,20

46

52,20

30,07

15,79

0,00

04.2

31205

Pitillas

42,30

535

37,90

31,90

17,79

10,41

05.4

31206

Gares

39,70

2.787

21,60

16,96

21,08

0,00

10.6

31207

Puiu

21,20

354

31,10

21,16

14,29

1,78

05.2

31208

Ribaforada

29,00

3.721

23,50

10,24

20,37

1,46

01.4

31209

Erromantzatua

91,70

181

32,60

44,57

13,79

66,67

07.6

31210

Erronkari

38,80

241

38,20

71,02

6,41

31,31

07.4

31211

Orreaga

15,10

26

38,50

32,88

0,00

55,63

07.1

31212

Zare

12,70

170

47,10

37,21

5,80

0,00

06.1

31213

Saldias

9,00

114

36,80

41,30

19,67

39,64

08.3

31214

Jaitz

14,30

119

25,20

23,96

5,77

0,00

04.1

31215

San Adrián

21,00

6.225

21,10

33,78

20,30

0,00

03.3

31216

Zangoza

68,40

5.080

26,60

34,77

15,12

5,03

06.2

31217

San Martin Unx

50,10

431

43,20

29,26

17,61

0,21

05.4

31219

Santsol

13,30

111

37,80

14,87

26,32

0,00

04.5

31220

Santakara

34,30

911

32,50

34,83

18,23

7,84

02.2

31221

Doneztebe

8,60

1.681

20,30

29,46

17,27

3,97

08.3

31222

Sartze

23,10

66

34,80

61,80

9,09

51,68

07.3

31223

Sartaguda

14,90

1.345

33,70

27,13

15,66

16,33

03.2

31224

Sesma

71,10

1.211

37,50

31,38

14,81

10,86

03.2

31225

Sorlada

6,40

67

43,30

27,19

43,75

0,00

04.5

31226

Sunbilla

10,30

627

30,50

27,16

14,60

7,44

08.3

31227

Tafalla

98,30

11.201

25,70

22,71

16,57

0,27

05.3

31228

Tebas-Muru Artederreta

21,70

647

24,70

10,39

15,27

0,00

10.6

31229

Tirapu

5,60

58

34,50

17,31

17,65

0,00

10.6

31230

Torralba del Río

17,70

125

47,20

24,10

18,18

55,73

04.5

31231

Torres del Río

12,80

147

42,90

14,46

20,59

0,00

04.5

31232

Tutera

215,70

35.369

21,60

0,00

23,93

17,95

01.5

31233

Tulebras

3,80

128

34,40

8,69

31,11

0,00

01.3

31234

Ukar

11,90

185

25,90

16,20

17,14

0,00

10.6

31235

Uxue

111,90

200

43,50

37,29

5,45

4,80

05.4

31236

Ultzama

96,60

1.692

27,50

23,18

9,57

56,19

10.1

31237

Untzitibar

37,30

221

33,90

16,54

10,84

23,63

10.3

31238

Untzue

18,50

142

38,70

14,51

8,89

0,00

05.2

31239

Urdazubi

7,50

380

26,30

43,97

3,47

2,36

08.1

31240

Urdiain

15,10

698

30,20

30,14

12,50

17,59

09.3

31241

Urraulgoiti

141,60

159

34,60

34,61

12,96

43,98

07.6

31242

Urraulbeiti

59,40

292

40,40

29,47

15,22

3,85

07.6

31243

Urrotz-Hiria

11,40

393

23,70

14,68

19,21

2,62

10.3

31244

Urroz

10,50

181

33,10

35,70

11,11

46,64

08.3

31245

Urzainki

20,60

101

40,60

73,96

6,45

62,40

07.4

31246

Uterga

9,20

174

28,20

13,91

10,71

0,00

10.6

31247

Uztarroze

58,20

160

49,40

71,53

4,76

18,39

07.4

31248

Luzaide

44,70

379

37,20

44,01

2,40

30,51

07.1

31249

Valtierra

49,90

2.530

30,00

14,45

21,57

27,40

01.1

31250

Bera

35,40

3.829

23,50

12,10

11,94

1,05

08.2

31251

Viana

78,60

4.062

25,80

6,69

27,61

2,28

03.1

31252

Bidankoze

39,20

94

35,10

70,60

4,00

9,93

07.4

31253

Bidaurreta

5,10

166

22,90

18,00

10,00

0,00

10.5

31254

Alesbes

46,70

2.910

25,60

23,14

18,53

6,66

02.1

31255

Villamayor de Monjardín

13,10

135

26,70

27,63

10,00

0,00

04.3

31256

Hiriberri Aezkoa

21,30

119

46,20

40,77

14,04

47,92

07.2

31257

Villatuerta

23,60

1.145

21,80

29,22

16,36

0,00

04.4

31259

Igantzi

16,60

627

28,70

19,09

11,40

3,91

08.2

31260

Deierri

93,40

1.529

31,90

33,61

15,65

2,53

04.1

31261

Esa

22,20

239

38,10

35,66

15,60

44,11

06.2

31262

Zabaltza

14,10

284

18,30

16,36

13,91

0,00

10.5

31263

Zubieta

18,00

316

26,90

36,86

17,92

0,00

08.3

31264

Zugarramurdi

5,60

220

30,50

37,61

8,26

0,00

08.1

31265

Zuñiga

11,90

132

25,00

35,12

38,64

28,72

04.2

31904

Irurtzun

3,50

2.300

20,20

13,82

19,88

0,00

09.4

31908

Lekunberri

6,60

1.486

18,40

21,50

14,77

0,00

09.2

LEADER eremua osotara

9.249,30

300.096

32,62

28,71

19,26

21,43

-

2. Mendiak eta fazeriak.

KOD.

IZENA

AZALERA
(km²)

UDALERRI KUDEATZAILEAK

31502

2. fazeria

0,438

Abaurregaina

31508

8. fazeria

0,024

Ezporogi

31509

9. fazeria

14,318

Otsagabia

31510

10. fazeria

0,608

Hiriberri Aezkoa

31511

11. fazeria

0,538

Ledea

31514

14. fazeria

0,076

Irunberri

31515

15. fazeria

0,200

Irunberri

31516

16. fazeria

0,123

Orbara

31517

17. fazeria

0,046

Urraulgoiti

31518

18. fazeria Erremendia

7,451

Jaurrieta

31521

21. fazeria

0,135

Allin

31522

22. fazeria

6,153

Abartzuza

31523

Ameskoako hermendia

47,980

Ameskoabarrena

31524

24. fazeria Larraiza

1,971

Ameskoabarrena

31526

26. fazeria

2,748

Lana

31527

27. fazeria

0,011

Aranaratxe

31528

28. fazeria

0,214

Aranaratxe

31529

29. fazeria Aranbeltz

2,431

Arellano

31530

30. fazeria Samendieta

0,394

Barbarin

31531

31. fazeria

0,769

Olexoa

31532

32. fazeria

0,927

Deikaztelu

31535

35. fazeria

0,425

Ollaran

31536

36. fazeria

0,786

Lana

31537

37. fazeria

0,159

Lana

31538

38. fazeria

0,530

Antzin

31539

39. fazeria

1,813

Lana

31540

40. fazeria

0,965

Lana

31541

41. fazeria

0,175

Lana

31542

42. fazeria

1,074

Larragoa

31543

43. fazeria

0,217

Gesalatz

31544

44. fazeria

0,864

Gesalatz

31545

45. fazeria

0,925

Lana

31546

46. fazeria

0,838

Atetz

31549

49. fazeria

2,397

Txulapain

31550

50. fazeria

0,057

Oltza

31552

52. fazeria

0,027

Txulapain

31553

53. fazeria

1,273

Uharte Arakil

31555

55. fazeria

0,872

Ziritza

31556

56. fazeria

0,420

Ziritza

31562

62. fazeria

0,274

Ezkabarte

31563

63. fazeria

0,640

Larraun

31565

65. fazeria

0,208

Aguilar Kodes

31567

67. fazeria

1,643

Iguzkitza

31570

70. fazeria

1,307

Lapoblación

31571

71. fazeria

0,374

Legaria

31574

74. fazeria

0,636

Antzin

31575

75. fazeria

0,026

Olexoa

31576

76. fazeria

0,895

Antzin

31579

79. fazeria

1,245

Zuñiga

31581

81. fazeria

1,384

Mirafuentes

31582

82. fazeria

2,045

Mirafuentes

31583

83. fazeria

0,348

Antzin

31584

84. fazeria

0,076

Mirafuentes

31585

85. fazeria

1,414

Lana

31586

86. fazeria

0,430

Ituren

31587

87. fazeria

34,451

Doneztebe

31588

88. fazeria

1,565

Donamaria

31591

91. fazeria

1,748

Bertizarana

31592

92. fazeria

0,238

Uxue

31603

103. fazeria

0,241

Zuñiga

31604

104. fazeria

2,148

Deierri

31605

105. fazeria

0,052

Berriobeiti

31606

106. fazeria

0,049

Oloritz

31607

107. fazeria

0,026

Oloritz

31608

108. fazeria

0,322

Mélida-Murillo el Cuende

31690

Errege Bardea

418,454

Tutera

31691

Andimendia

43,645

Gesalatz

31692

Aralar

21,957

Araitz

31693

Lokiz

33,467

Lana

31694

Urbasa

114,452

Ameskoabarrena

2. eranskina

Tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean

Lehena.–Xedea.

Tokiko ekintza taldeak izan nahi duten erakundeak hautatzeko deialdiaren oinarri arautzaileek ondoko hauek zehaztu nahi dituzte:

1) Erakundeak onartzeko baldintzak eta bete behar dituzten konpromisoak.

2) Eskaerak aurkezteko bideak.

3) Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak gauzatzeko erakundeen jarduketa-eremuaren ezaugarriak.

4) Erakundeak aukeratzeko irizpideak.

5) Tokiko garapen parte-hartzailerako Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren finantza dotazioa, baita hautatutako izangaien artean banatzeko erabiliko diren irizpide objektiboak.

Bigarrena.–Deialdian onartzeko baldintzak.

Tokiko ekintza talde izateko erakundeek baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Nortasun juridiko publiko edo pribatua izatea eta legez eratua egotea estrategia onetsi baino lehen. Nortasun pribatua izanez gero, 1/2002 Lege Organikoaren babesean izan dadila edo Foru Komunitatean baliokidea den araudiaren arabera.

2. Irabazi asmorik gabeko entitatea izatea, kolektibo orekatu batek eratua eta jarduera-eremuko eragile publiko eta pribatu nagusien ordezkari.

3. Estatutuetan, bazkideen eskubide eta betebeharrei buruzko kapitulu bat sartzea, edozein direla ere hartutako forma juridikoa eta horregatik atxiki beharreko xedapenak.

4. Zuzendaritza batzordeetan lurraldeko eragile publiko eta pribatu nagusien ordezkariak izatea. Orobat, bazkide pribatuek eta administraziotik kanpoko ordezkariek boto eskubideen %50 izan behar dute, gutxienez.

5. Jarduketa-eremua definitua izatea udalerriak kontuan hartuta, eta 10.000 eta 150.000 arteko biztanleria, 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 33.6 artikuluaren eta martxoaren 5eko 158/2015 Ebazpenaren arabera.

Hirugarrena.–Jarduketa-eremua.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiak martxoaren 5ean emandako 158/2015 Ebazpenari jarraikiz, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategien jarduketa-eremua (LEADER), Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren barnean, 1. eranskinean ezarritakoa da. Bertan sartuak daude aukeratu daitezkeen udalerrien ezaugarriak.

Hautatuak izan daitezkeen erakundeek haien jarduketa-eremuak aurkeztuko dituzte, nork berea, kontuan hartuz ondoko hauek:

–Gutxieneko unitatea udalerria da. Udalerri bakoitza erakunde bakarrean egon daiteke.

–Zedarritutako esparruan bizi den biztanleria hartuko da aintzat, Nafarroako Estatistika Institutuak 2013rako eman datuen arabera.

Laugarrena.–Erakunde onuradunen konpromisoak.

Erakundea hautaturik, konpromiso hauek hartuko ditu:

1. Tokiko garapen parte-hartzailerako estrategia bat egitea, lurraldeko baliabideetan oinarritua eta xedeka eta lehentasuneka antolatua, lurraldean ezarrita dauden erakunde publiko eta pribatuen parte-hartzearekin. 2014-2020 aldian aurreikusitako jarduketa eta inbertsioak bilduko ditu estrategiak.

2. Prestakuntza kualifikatua duen eta LEADER kudeaketan aditua den talde tekniko bat izatea. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia onetsi baino lehen abian beharko du.

3. Tokiko garapen parte-hartzailearen bere estrategia onartua bada, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programa kudeatzeko agintaritzarekin lankidetza hitzarmen bat sinatzea, eta programazio aldiko araudia, zein Europar Batasunekoa zein nazionala, betetzea.

4. Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia egokitzea Batzordeak onetsitako Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programari, eta kudeatzeko agintaritzarekin sinatutako hitzarmenari.

5. Administrazio kudeaketarako sistema ireki bat diseinatzea, eragiketak hautatzeko prozedura gardena eta ez-baztertzailea duena, interes gatazkak eragozteko tresnekin eta koherentea tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiarekin.

6. Funts publikoen kudeaketa administratiboaz eta finantzarioaz arduratzea, indarra duen araudiaren arabera.

7. Edozein dela erakundearen forma juridikoa, tokiko garapen estrategia kudeatzeko kontabilitatea izatea, apirilaren 30eko 776/1998 Errege Dekretuan aurreikusitako irabazi asmorik gabeko entitateentzako Kontabilitate Plan Orokorrean eta haren aldaketetan ezarrita dagoenari jarraikiz.

8. Landa inguruneko populazioari informazioa eta aholkua ematea; komunitateak mugiaraztea eta haien jarduna sustatzea beren lurraldea ekonomikoki eta sozialki garatu dadin, bai eta laguntzea inbertsio proiektuak aurrera eramaten herrietan enplegua sortzeko.

Bosgarrena.–Tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiak egiteko finantza dotazioak.

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren arabera, “M19. Tokiko garapenerako laguntza LEADER (TGP)” neurrirako aurreikusitako gastu publikoa 17.052.000 eurokoa da. Hautatutako erakundeen izaerari eta 158/2015 Ebazpenean definitutako LEADER eremuarekin erkatuta eginen da finantza banaketa, aldagai hauek kontuan hartuta:

ALDAGAIA

UNITATEA

ITURRIA

Azalera

km² kopurua

Nafarroako Estatistika Institutua

Populazioa

Biztanle kopurua

Nafarroako Estatistika Institutua 2013ko biztanleen udal errolda

Populazioaren zahartze indizea

59 urte baino gehiago dituen populazioaren portzentajea populazio guztiarekin erkatuta

Nafarroako Estatistika Institutua. 2013. urtea

Isolamendua

Hurbilen dagoen 30.000 biztanleko herrira, errepidez batez beste behar den denbora (minutuak). Landa ingurunearen garapen iraunkorrari buruzko abenduaren 13ko 45/2007 Legea

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa

Langabezia tasa

Lan egiteko moduan egon (biztanleria aktiboa) eta lanposturik ez duen biztanleriaren portzentajea

Nafarroako Estatistika Institutua. 2013. urtea

Natura 2000

Udalerriaren azaleraren portzentajea Natura 2000 Sarean

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua. 2013. urtea

Udalerri mailan, erabili behar diren balioak dira 1. eranskinean adierazitakoak, mendiak eta fazeriak at. Bata besteari erantsita, Nafarroako LEADER eremua zehaztu daiteke, batuketa edo batez bestekoa aterata, kasuaren arabera:

ALDAGAIA

BALIOA

Azalera

9.249,30 km²

Populazioa

300.096 biztanle

Populazioaren zahartze indizea

%32,62

Isolamendua

28,71 minutu

Langabezia tasa

%19,26

Natura 2000

21,43%

Aurrekoaren analogiaz, erakunde bakoitzaren karakterizazioa oinarrituko da bere lurraldean, atxikitako udalerriek osatzen duten horretan. Dena dela, kontuan hartuta erakundeak, bere estrategietan, dinamizatu eta kudeatu beharko dituela partikularrek eta atxiki gabeko udalerrietatik datozen entitate pribatuek aurkeztutako laguntza eskaerak, karakterizatzeko atxikiko dituzte “uhartetasunaren” eta “lurralde jarraipenaren” irizpideen arabera. Uhartetasuna: udalerri bat erakunde bereko beste batzuek inguratzen badute, hari atxikiko zaio. Lurralde jarraipena: udalerri bat atxikitzeko, zein erakundetan dagoen, NLEn eskualdeko gainerako udalerriek duten pisua baloratuko da.

Funtsak banatzeko lehen hurbilpena LEADER eremuari puntuazio hau ematean oinarritzen da:

ADIERAZLEA

LEADER EREMUAREN BALIOA

PUNTUAK

Azalera

9.249,30

100,00

Populazioa

300.096

100,00

Lurraldearen ezaugarriak:

-

100,00

–Populazioa zahartzearen indizea

32,62

25,00

–Isolamendua

28,71

25,00

–Langabezia tasa

19,26

25,00

–Natura 2000

21,43

25,00

Hurrena, LEADER eremuari emandako balioari jarraikiz modu proportzionalean puntuatzen da erakunde bakoitza. Azkenik, finantza dotazioaren banaketa portzentajea erakundeen artean, guztiaren gainean duten pisuaren arabera ematen da.

Kontuan hartuta hurrengo tokiko garapen parte-hartzailearen estrategietarako dauden funtsak %28,29 urriagoak direla 2007-2013 aldikoak baino, tokiko ekintza talde gisa lehen aitortutako dotazioak nabarmen txikitu edo kaltetu ez daitezen, batez besteko murrizketan (%28,29) %10eko tartea aplikatuko da. Taldeei ere horixe aplikatuko zaie. Beraz, ezin izanen dira %33,29 baino handiagoak izan ezta %23,29 baino txikiagoak ere. Mailaz maila aplikatuko da tarte hori finantza dotazioen doikuntzan. Lehenbizi, talde mesedetuenari (lehen murrizketa %23,29 baino txikiagoa duenari) eta, gero, egoera hoberenean daudenei (lehen murrizketa batez bestekoa baino txikiagoa dutenei) hasierako banaketan azken horiek izan duten pisuaren arabera.

Seigarrena.–Hautapen irizpideak.

Aurkeztutako eskaerek deialdian aurreikusitako aurrekontu dotazioa gainditzen dutenean, Bosgarren oinarri arautzailearen arabera emandako funtsetan oinarrituko da onuradunen hautaketa, modu beherakorrean, baliabideak bukatu arte. Orobat, erakundeek aitorpena izateko, tokiko garapen estrategiak abiarazteko 3 milioi euro baino gehiagoko dotazioa behar dute, 2014-2020 Landa Garapenerako Esparru Nazionalean xedatu bezala.

Zazpigarrena.–Eskaeren eta dokumentazioaren aurkezpena.

Interesa duten erakundeek deialdiko eskaera aurkez dezakete Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, Nafarroako Gobernuaren beste erregistroetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako tokietan, baita Nafarroako Gobernuaren webgunearen bidez ere (Zerbitzuen katalogoa).

Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaera eredua eta behar den dokumentazioa jasoak daude 3. eta 4. eranskinetan, bakoitza batean.

Eskaerak aztertzean, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuak dokumentazio gehiago eskatzen ahal die interesdunei. Erakundeek hamar egun balioduneko epean erantzun beharko dute.

Zortzigarrena.–Hautapen Batzordea.

Deialdira aurkezten diren eskaerak Landa Garapeneko zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 185/2015 Ebazpenaren bidez sortu zen hautapen batzordeak aztertu eta baloratuko ditu. Batzordeak egoki diren oharpen edo iradokizunak adieraz ditzake, baita aldaketak edo laburpenak eskatu ere erakundeei.

Bere zereginetan ari dela, aipatu ebazpenak sortutako lan teknikoko taldearen laguntza jaso dezake hautapen batzordeak. Talde horrek Landa Aniztasunerako atalburuak gidatuko du (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentua) eta unitate horretako teknikariek osatuko dute.

Bederatzigarrena.–Ebazpena.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiak gehienez ere bi hilabeteko epean ebatziko du deialdia, eskaerak aurkezteko bukaera egunetik. Epe hori iragan eta ebazpena jakinarazi ez bada, eskaerak ezetsitzat joko dira.

Ebazpenean sartuko dira tokiko ekintza talde izaera eman zaien erakundeen zerrenda, hartutako lurraldeak eta behin-behineko finantza dotazioak, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak presta ditzaten. Behar izanez gero, gainerako eskaeren ezespena adieraziko da berariaz.

3. eranskina

Tokiko ekintza taldeak hautatzeko eskaera eredua

ERAKUNDEAREN DATUAK

Erakundea

Izena edo sozietatearen izena:

IFK:

Erregistro zenbakia:

Eratu zen eguna:

Helbidea:

Posta kodea:

Udalerria:

Tel.:

Helbide elektronikoa:

Ordezkaria

Lehen deitura:

Bigarren deitura:

Izena:

IFZ:

Helbidea:

Herria:

Posta kodea:

Udalerria:

Tel.:

Helbide elektronikoa:

ESKATZEN DU:

Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean, landa garapen parte-hartzailearen estrategiak kudeatuko dituzten tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdian onartua izatea.

ADIERAZPENA:

–Erakundeak ezagutzen du Nafarroako Landa Garapeneko 2014-2020 Programaren barnean tokiko ekintza taldeak hautatzeko deialdiaren araubidea eta prozeduran sar litezkeen aldaketei men egiten die.

–Eskaera honetan adierazten diren datu guztiak egiazkoak dira.

–Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari espedientea tramitatzeko eta ebazteko beharrezko datuak biltzeko horretatik eta beste administrazio publikoetatik (baimenik ematen ez bada, dagokion dokumentazioa aurkeztuko da):

Bai Ez

Erakunde eskatzailearen IFZ.

Eskatzailearen IFZ.

Gizarte Segurantzarekiko eta zergekiko betebeharrak eguneratuak dituela dion ziurtagiria.

Nolanahi ere, beti aurkeztu beharko da dokumentazio hau (kopia konpultsatua):

Erakunde eskatzailearen eskriturak eta/estatutuak.

Barne araudia.

Eratzeko akta.

Erakundearen zuzendaritza batzordearen erabakiaren ziurtagiria ordezkariaren alde.

Toki administrazioen osoko bilkuren erabakiak, baimenduz haien atxikipena erakundeari.

Aitorpena, laneko segurtasun eta osasun arloko eta laneko arriskuei aurrea hartzeko arloko betebeharrak betetzen dituela dioena.

Hautapen eskaerari erantsitako dokumentua, 4. eranskineko ereduarekin.

.........................(e)n, 2015eko ..........................aren .....(e)an.

(Sinadura)

4. eranskina

Hautapen eskaerari erantsitako dokumentua

a) Erakundearen aurkezpena. Identifikazioa:

–Izena.

–Helbide fiskala.

–Forma juridikoa eta eratzeko data.

–Funtsen kudeaketan duen esperientzia.

b) Erakundearen osaera:

–Kideen zerrenda, eta ondoko hauek: izaera pribatua edo publikoa, ordezkaritza, IFK, zuzendaritza batzordearen onarpenaren akta...

–Bazkideen baldintzak, eskubideak eta betebeharrak.

–Taldearen funtzionamenduaren organo arduradunak. Hautapena eta osaera.

–Kide diren entitate publiko edo pribatuak zein lurraldetan dauden errotuak eta haien ordezkaritza, TETean zergatik dauden sartuak justifikatzeko.

c) Erakundearen funtzionamendua:

–Estatutuak eta barne araudia.

–Gobernu organoen eginkizunen eta arduren eskema.

–Erakundearen kudeaketaren eta kontabilitatearen tresnak.

–Sartuak dauden instituzioen eta entitateen osoko bilkuren erabakiak, taldeari atxikitzeko baimenarekin.

–Hitzarmenak erakundearen kide pribatu diren entitateekin.

–Toki entitateekin sinatutako hitzarmenak, funtzionamendu gastuei aurre egiteko, baita langileei (baldin badaude), egoitzei eta ekipamenduei ere.

d) Talde teknikoaren egitura:

–Bulegoak eta ekipamendua.

–Langile teknikoen eta administratiboen deskribapena eta justifikazioa.

–Lanak banatzea.

–Langileak finantzatzeko proposamena.

e) Lurraldea mugatzea:

–Jarduketa-eremu geografikoa eta mapa adierazgarria.

–Atxikimendu hitzarmena duten udalerrien zerrenda.

Iragarkiaren kodea: F1505795