2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2015eko Plantilla Organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraituz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoz onetsitzat ematen da 2015eko plantilla organikoa, eranskinean datorrena. Hasierako onespenaren erabakia 2015eko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 13an.
Zubietan, 2015eko apirilaren 16an.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.
I. ERANSKINA
Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunako langileen Plantilla Organikoa
Funtzionarioak.
1. Idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Osagarriak: bateraezintasuna %35,00; lanpostuko osagarria %30,50. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.
2. Zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 1. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), lau kurtso gainditurik izatea hizkuntz eskola ofizial batean, edo bederatzi urrats gainditurik Nafarroako Gobernuak antolatutako kurtsoetan. Egoera: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak.
1. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunaren menpe. Lanpostuko osagarriak: %12, %25,85. Euskaraz jakitea: baldintza berariazkoa, 3. jakite maila (203/2001 Foru Dekretua), hizkuntz eskola ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekotzat jotako beste titulazio bat. Egoera: hutsik.
Langileen izenen zerrenda
–Idazkaria: hutsik.
–Zerbitzu anitzetako langilea: Oinatz Asensio Santesteban. Maila: D. 2. gradua. Lanpostuko osagarriak: %12, %20,79. Antzinatasuna: 2004-06-26.
Administrari laguntzailea: hutsik.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda.
–Idazkaria: Miguel José Belarra Tellechea.
Lan-kontratudunen izenen zerrenda.
–Administrari laguntzailea: Amaia Ochandorena Mindeguia.
Iragarkiaren kodea: L1505922