2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA ETA ITURENGO UDALEN BATASUNA
2015eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Zubieta eta Iturengo Udalen Batasunak, 2015eko martxoaren 2an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra; hona haren laburpena:
DIRU-SARRERAK:
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 111.634,90 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,10 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 111.635,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileen lansariak: 105.500,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasunetako eta zerbitzuetako gastuak: 6.085,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 50,00 euro.
Gastuak, guztira: 111.635,00 euro.
Iragarkia 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren (2015eko martxoaren 16an), jendaurrean egon zen epean ez zen erreklamaziorik egin, eta onetsitako aurrekontua behin betikotzat jo da.
Zubietan, 2015eko apirilaren 16an.–Zubietako alkatea eta Udalen Batasuneko lehendakaria, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L1505920