2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetza
Zubietako alkateak, Herri Administrarioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren arabera, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritako eskumenak erabiliz, ezkontza zibilak arautzeko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen arabera, Erregistro Zibilaren Erreglamenduaren 238. artikuluari eta ondorengoei lotuta, 2015eko apirilaren 20an ebazpena eman du, maiatzaren 16an Zubietako Udaletxean ospatuko den ezkontza zibilari buruzkoa, eta hau erabaki du:
“Lehenbizikoa.–Fermín Echecolonea Urriza zinegotziaren esku uztea ezkontza zibila egiteko eskumena; maiatzaren 16an izanen da ezkontza, Udalaren osoko bilkuren aretoan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
Bigarrena.–Ebazpen honen berri ematea Echecolonea jaunari eta ezkongaiei, baita Udalbatzari ere, egiten den lehenbiziko osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluak xedatutakoari jarraikiz.”
Zubietan, 2015eko apirilaren 20an.–Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.
Iragarkiaren kodea: L1506033