80. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udalaren kirol jardueren tarifak. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2015eko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren kirol jardueren tarifen sorrera. Horiek 2015eko 34. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, otsailaren 19an.

2015eko 60. aldizkarian, martxoaren 27an argitaratu zen Udalaren kirol jardueren tarifen behin betiko onespenari buruzko iragarkia, jendaurrean egon ondotik.

Hasierako onespenari buruzko iragarkiaren jendaurreko epean akatsa atzeman denez, berriz ere behin betiko onespenaren iragarkia argitaratu da udal oholean, hilabeteko jendaurreko epea osatu arte falta zen denboran.

Hortaz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasen behin betiko onespena argitara ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Tasa hauek onetsi dira Udalaren kirol jardueretarako:

–Kirol aurrea: 5 euro hilean.

–Askotariko kirola: 5 euro hilean.

–Mantentze fisikoa: 10 euro hilean.

Sartagudan, 2015eko apirilaren 10ean.–Alkatea, Carlos Ena Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1505492