2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Lankidetza hitzarmena Cederna-Garalurrekin
Baztango Udalak, 2015eko martxoaren 26an egin osoko bilkura berezian, 5. puntuan, honako erabaki hau hartu zuen:
“1.–Bidasoako Bide Berdearen kudeaketarako lankidetza hitzarmena sinatzea Cederna-Garalurrekin.
2.–Hitzarmenak dakartzan gastuetarako, aurrekontuetan onartuta dagoen 1-751-48202 kontu-saila erabiltzea.
3.–Akordio hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4.–Akordio hau interesatuei jakinaraztea, jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan.”
Elizondon, 2015eko martxoaren 26an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1505879