2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AURITZ
2015eko aurrekontuak. Hasierako onespena
Aurizko Udalak, 2015eko apirilaren 16an egin zuen osoko bilkuran, 2015. urteko udal aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Auritzen, 2015eko apirilaren 17an.–Alkatea, Jose Irigaray Gil.
Iragarkiaren kodea: L1505933