80. ALDIZKARIA - 2015eko apirilaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Interesdunen epatzea, Udalaren erabakiaren aurkako errekurtsoan

2015eko martxoaren 27ko osoko bilkura arruntean, jarraian adierazten den gaia aztertu zen.

Administraziorekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat, aurreikusitako epatzeak egin behar zaizkie interesdunei. Herrilurretako ondasunak direnez eta horien aprobetxamendua eta erabilera Arguedasko bizilagunei dagokienez, interesdunak epatu behar dira, herriko ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, HAAJ-APELren 59. artikuluaren 5 eta 6 puntuetan ezarritakoari jarraituz.

“5.–Espediente administratiboa Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegira igorri dela adieraztea, Lucía Bienzobas León vs Arguedasko Udala 67/2015 prozedura arruntari dagokionez.

Idazkariak hitz egin du eta adierazi du Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiko idazkari judizialaren 2015eko martxoaren 11ko ofizioa jaso dela, Arguedasko Udalean aurtengo martxoaren 13ko sarrera erregistroa duena, 67/2015 prozedura arruntari buruzkoa; bertan eskatzen da espediente administratiboa igortzeko, jatorrizkoa edo kopia kautotua, orrietan zenbakiak jarrita eta aurkibidea duela, ofizioa jasotzen denetik 20 eguneko epea amaitu baino lehen, hau da 2015eko apirilaren 11 baino lehen, eta horrekin batera interesdunei egin beharreko epatzeak, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz.

Adierazten du ofizio horretan eskatzen dela interesdunei aurreikusitako epatzeak egin behar zaizkiela, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko legearen 49. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz. Herrilurretako ondasunak direnez eta horien aprobetxamendua eta erabilera Arguedasko bizilagunei dagokienez, interesdunak epatu behar dira, herriko ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratuta, HAAJ-APELren 59. artikuluaren 5 eta 6 puntuetan ezarritakoari jarraituz. Horretaz gain, Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalari txostena eskatu beharko zaio.

Agindu judiziala denez, ez da gai horren inguruko botaziorik egin behar, nahikoa da Osoko Bilkurari horren berri ematea.

Bertaratutako Udalbatzako hamaika kideek aho batez erabaki dute:

Lehenbizikoa.–“Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea 67/2015 zenbakiko prozedura laburtuari buruzko espediente administratiboa, haren kopia kautotuta, orrietan zenbakiak jarrita eta aurkibidea duelarik”.

Bigarrena.–“Erabaki hau jakinaraztea, interesdunak diren aldetik: Arguedasko bizilagunei, herriko ediktuen oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta Nafarroako Gobernuko Herrilurren Atalari, demandatu gisa aurkez daitezen 9 eguneko epean”.

Hirugarrena.–“67/2015 zenbakiko prozedura arruntean agertzea, letratu gisa izendatuta Fernando María Puras Gil eta Nafarroako Elkargoko epaitegietako prokuradoreak diren Miguel González Oteiza eta Ana Echarte Vidal.”

Laugarrena.–“Espediente administratibo hori, aurkibideekin eta epatzeekin batera, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Hirugarren Epaitegira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Arguedasen, 2015eko apirilaren 7an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1505203