2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Ezkontza zibila egiteko eskumenetarako eskuordetzea
Araizko Erregistro Zibilean tramitatu da ezkontza zibilaren 3/2015 espedientea eta, hura 2015eko maiatzaren 4ean Araizko Udaletxean egiteko asmoa dagoenez, Udal honetako alkate Lazaro Goikoetxea Berazak ondotik ematen dena erabaki du Alkatetzaren apirilaren 16ko 13/2015 ebazpenaren bidez; hori guztia, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 16. artikuluaren eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluaren edukiarekin bat.
1.–Udal honetako zinegotzi M.ª Kristina Askarai Otamendi eskuordetzea, ezkontza zibil hori egiteko ahalmena izan dezan; eskuordetzeak ebazpena sinatzen denetik izanen du indarra.
2.–Ezkontza zibil hori Herriko Etxean egiteko baimena ematea.
Araitzen, 2015eko apirilaren 16an.–Alkatea, Lazaro Goikoetxea Beraza.
Iragarkiaren kodea: L1505917