2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2014ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari dagokionez xedatuari jarraikiz, espedientea Udaleko bulegoetan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, espedientea aztertu eta egokiak direla uste diren erreklamazioak aurkeztu ahal daitezen; beraz, plantillako aldaketa behin betiko onetsita egonen da, baldin eta inork ez badu erreklamaziorik aurkezten.
Mutiloan, 2014ko abenduaren 24an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L1417729