8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MURTZIAKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 307/2013 prozedura

Isabel María de Zarandieta Soler andrea, Murtziako Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Cleopatra Auxiliadora Zambrano Mendoza andreak eskaturik, kaleratze/kargu-uzte orokorrak direla-eta, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Poliservicios Externos SLren, Florencio Pablo Catalan Diazen, Hotel Zenit Murcia CBren, Poliservicios Externos SLko konkurtso-administrazioaren, Patrogas SAren eta K-1 Servicios en Ruta SLren aurka lan arloko epaitegi honetan kaleratze bati buruz bideratu den 307/2013 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da:

Antolaketarako eginbidea.

Idazkari judiziala, Isabel María de Zarandieta Soler andrea.

Murtzian, 2014ko azaroaren 20an.

Patricia García de la Calera Martínez legelariak, auzi-jartzailearen izenean, 2014ko azaroaren 17an aurkeztutako idazkia aurkeztutzat jo da eta abiaburuko autoei erantsi zaie; ikusirik horren ondorioz demanda zabaltzen dela, bertan behera uzten da 2014ko azaroaren 11ko 11:05erako ezarria zegoen judizioa.

Egintzat jotzen dira hango adierazpenak, hau da: Indiana Rooms SL da gaur egungo Poliservicios Externos SL enpresaren aurreko izena; hori ikusirik, baja eman bekio enpresa horri Minerva aplikazioan.

Zabaldutzat ematen da Poliservicios Externos SLko konkurtso-administrazioaren, Patrogas SAren eta K-1 Servicios en Ruta SLren aurkako demanda, Hotel Zenit Murcia ondasun-komunitatearen erkideak diren aldetik; zitazioa eginen zaie judizioan ager daitezen, eta demandaren, hura zabaltzeko idazkiaren eta ebazpen honen kopia emanen zaie.

Adiskidetze-ekitaldia eta judizioa 2015eko otsailaren 19an eginen dira; lehenbizikoa 10:30ean, 1. judizio-aretoan, idazkari judizialaren aurrean, eta bigarrena 10:45ean, 2. judizio-aretoan. Zitazio honetan, hasierako zitazioaren ohartarazpen berberak egiten zaizkie alderdiei.

Lor bedi Poliservicios Externos SL, Patrogas SL eta K-1 Servicios en Ruta SL enpresen egoerari buruzko informazioa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren eta merkataritza-erregistroaren datu-baseen bidez.

Ad cautelam egin bekie zitazioa ediktuen bidez alderdi demandatu guztiei.

Eta Poliservicios Externos SLri, Florencio Pablo Catalan Diazi, Hotel Zenit Murciari, Patrogas SAri eta K-1 Servicios en Ruta SLri legez jakinarazteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Murtzian, 2014ko azaroaren 20an.–Idazkari judiziala, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1416719