8. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Desafektazioa, 2.000 metro karratuko herrilurraren erabilera lagatzeko, 3. poligonoko 14. lurzatian, Larransus alderdian

Añorbeko Udalak, 2014ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, legeak nahi duen gehiengoa zuela, 2.000 metro karratuko herrilurraren desafektazioa onetsi zuen, hasiera batean, Larransus alderdian, gero haren erabilera Biomasa Sangüesa, S.L.ri lagatzeko, lastategi bat paratu beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 143.ean xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Añorbeko Udalaren Idazkaritzan, aipatu epean alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu ahal izateko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Añorben, 2014ko abenduaren 30ean.–Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L1417789